Tapia: "Energia berriztagarriak ezinbestekoak dira. Araudia badago, baina guztion lana beharrezkoa izango da"
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gai hauek nabarmendu ditu, gaur goizean, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan:
"Aspalditik ari gara aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzen. Uda lehor hau iritsi zaigu, urik gabeko uda, eta Lehorte-Plana dugu egoera hori kudeatzeko. Itsasoaren mailak eta tenperaturak gora egiten badute eta, gure portuak babestu beharko ditugu, gure erantzukizuna da. Energiaren gaia ere garrantzia hartzen ari da Nekazaritzari dagokionez. Gure abereek ez dute nahiko ur, zenbat tokitan, horrek kostua handitzen du, belarra hori-horia dago, kostua gorantz doa. Nekazaritzan ere kezkak daude gariarekin, ardo-garaia dator... Guztiei eragiten die eta kostuak gora doaz".
"Ikusita zer nolako enegia-krisia sortu den, ekintzara jo behar da. Espero dut talde guztiak aurrera egiteko kapaz izatea eta ekintzak adosteko gauza izatea".
"Euskadin beti izan dugu arlo pribatu-publikoa elkarrekin lan egiteko modua, baina lege-proiektua beste kontu bat da. Legebiltzarrean adostu eta onartzen da. Horretan jarri behar dugu atentzioa. Ez ditugu erabil behar enpresak aitzakia bezala".
Lege berria aztertzen ari da juridikoki aurrera nola egin. Baina orain proiektu bat martxan jartzeko, batez beste, 8 urte behar dira. Arduraz jokatu behar dugu, noski, berme guztiekin, baina aurreztu behar ditugu epeak. Europak esango du nola egin, eta guk ere esan behar dugu. Baldintza guztiak betez, ardura hartuz, baina aurrera egin behar dugu. Langak ondo finkatuta daude, hori ez da aitzakia. Jakin behar dugu ondo egiten, baina azkar egiten".
"Industria-enpresei dagokienez, asko garestitu da energia gastua. Ziurgabetasun asko daude. Baina batzuk pandemiatik ere bazetozten. Hala ere, esan beharra dago, gaur egun gure enpresek jarraitzen dutela inbertsioak egiten. Ez gaude atzeraldian. Hazkunde txikiagorekin baina hazkundean gaude".
Gasa bermatuta dago?
"Gaur gaurkoz, ezin dira bermeak ehuneko ehunean eman. Kontingenzia-planean esaten denez, energia aurreztu behar dugu eta gasa, bereziki. Ahalik eta gutxiena erabili eta tentuz erabili. Egoera oso aldakor dago eta ezin dugu esan negu osoan bermatuta dagoenik".
"Bilboko portuaz, azpimarratu behar da kargalekua dela. Lehengo asteko konferentzia sektorialean aipatu genuen, ezinbestekoa delako. Zenbat eta azpiegitura hobeak izan, orduan eta errazago izango da gasa iristea. Eskatzen duguna da gasarekin ere erabil dadila elektrizitaterako aspaldi egiten den mekanismoa. Guretzat hil ala bizikoa da. Oso lagungarria izan daiteke".
"Etxebizitzetan eguzki-plakak gehitu dira, eta bitarteko gehiago jartzeko bidea dago. Lehen sektoreak interes handia du gai honetan. Gaur bilera bat dugu Lehen Sektorearekin, gai horiek guztiak aztertzeko. Eskura dauden mekanismo guztiak ahalik eta gehien erabili behar dira autokontsumoa eta energia-komunitateak sortzeko".
Prezioei buruzko neurriak.
"Gauza asko kontuan izan behar dira gai horretaz hitz egiterakoan. Guk Behatokia martxan jarri genuen eta bertan ikusi da ekoizpena, eraldaketa eta distribuzioa, denak kontuan hartu behar direla. Kontuz zer egiten dugun! Gaur lehen sektorearekin bilera izango dugu gai horiek aztertzeko.
Behategi horretan ikusten al da non puzten den prezioa?
"Ikusten da zenbat kostatzen den produktuak merkatuan jartzea. Diferentziak daude segun eta zertaz ari garen. Esneari dagokionez, adibidez, ordaintzen duguna kostatzen dena baino gutxiago da. Lana ordaindu egin behar da".
Transferentziei buruz
"Lehendakariak berak argi esan zuen: egutegia badago eta ahalik eta azkarren betetzea tokatzen da, hitz emandakoa eta esandakoa betez. Borondatearekin irtenbidea bilatzen da".