Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bilbo, BioSpain 2012ren egoitza

2011.eko azaroak 03

 

  • 2012ko irailean Bilbon, BECen, ospatuko da BioSpain, "bio" sektoreko enpresen trukerako foro komertzialaren seigarren edizioa.
  • Iruñean ospatutako aurreko edizioan 700 bat enpresa elkartu ziren.
  • SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Erakundea) eta Bioenpresen Espainiako Elkarteak (ASEBIO) hitzarmen bat sinatu berri dute Bilbo izan dadin BioSpain 2012ren egoitza.

Madril/Bilbo, 2011ko azaroaren 3a. Bioenpresen Espainiako Elkarteak (ASEBIO) eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak hitzarmen bat sinatu dute gaur, zeinaren bertutez Bilbo izango baita bi urtean behin antolatzen den BioSpain ekitaldiaren seigarren edizioaren egoitza.

Hala, 2012ko irailaren 19tik 21era Barakaldon ospatuko da BioSpain, "bio" sektoreko eragileen artean jakintza, ideiak eta esperientziak trukatzeko foroa. BioSpain da Espainiako bioteknologia nazioartean aurkezteko plataforma handiena eta aukera bikaina da, gainera, sektorearen premia komertzial, akademiko eta informatiboei erantzuteko.

Erakusketa industrial bat, hitzaldiak, negozio plataforma bat eta teknologia transferitzeko nazioarteko proiekzio handiko aldi bereko jardunaldiak izango dira BIOSPAIN foroko egitarauaren barruan. Foroa ekimen hauen inguruan egituratuko da: azoka komertziala, partnering ekitaldia, inbertsiogileentzako foroa, nazioko zein nazioarteko hizlariek eskainitako osoko bilkurak eta gai desberdinei buruzko hitzaldiak, Espainiako Bioteknologia Sozietatearen kongresu zientifikoa eta enplegu foroa. Foro hau garrantzitsuena da Europa hegoaldean sektoreak egiten dituen guztien artean eta partnering sistema, berriz, mundu mailako rankineko zazpigarren tokian dago bilera kopuruari (2.147) eta enpresa kopuruari (641) dagokionez.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologi sailburuorde den Juan Goicolearen ustez, "BioSpain 2012 ekitaldiarekin aintzat hartzen da errealitate ekonomiko bat, EAEn dagoeneko finkatuta dagoena eta ondoko hamarkadetan hazkunde potentzial handia izango duena.  Horregatik euskal administrazioek sektore hau babesten jarraituko dute, aurrerantzean BioBasque 2010 estrategiaren bidez".

Regina Revilla ASEBIOko presidenteak azaldu zuenez, "Euskadik aukera bikaina eskaintzen digu BioSpain 2012 ospatzeko, azpiegitura apartak dauzkalako eta enpresa- eta zientzia-sare garrantzitsua duelako bioteknologiaren esparruan".

Iruñean egin zen aurreko edizioa (BioSpain 2010). Harako hartan, 641 enpresa elkartu ziren, horietatik %23 (aurreko edizioan baino %55 gehiago) Espainiatik kanpokoak. Gainera, 134 stand-ek parte hartu zuten, aurreko edizioan (BioSpain 2008) baino %15 gehiagok eta 168 erakusle elkartu ziren, horietatik 29 nazioartekoak (BioSpain 2008an lau bakarrik erregistratu ziren). Foroan parte hartu zuten bioteknologi enpresetako ordezkariak, inbertsiogileak, erakundeak eta besteak beste ikerlariak zenbatuta, guztira 1.300 lagun elkartu ziren BioSpain 2010 edizioan.

Hona hemen hurrenez hurren BioSpain 2010 jardunaldian ordezkaritza gehien izan zuten herrialdeak, enpresa kopuruaren arabera: Espainia (%77), Frantzia (%5), Erresuma Batua (%3,5), Estatu Batuak (%3) eta Alemania (%2).  Guztira, 25 herrialdetako ordezkariak elkartu ziren.

 

2 iruzkin
  • @sanmiguel_78
    2011.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    Bilbao, sede definitiva de BioSpain 2012 http://t.co/EjNZLxKb

  • @BEC_Bilbao
    2011.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bilbo, BioSpain 2012ren egoitza. http://t.co/pZ5H21w5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko