Berriak Hezkuntza

Hezkuntza Sailak 4,5 milioi euro bideratu ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (Gobernu Bilera 2022-9-7)

2022-09-07

 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2022-2023 ikasturtean eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak deitzen dituen Agindua onartu du. Deialdi honek 4.554.000 euroko diru kopurua du. 

Dirulaguntza hauen jasotzaileak izango dira, ezgaitasun larriak izan (ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) eta, antolatutako eskola-garraioa edota ohiko garraio publikoa erabili ezin dezaketen ikasleak, eta  hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak. Eskola inklusiboaren aldeko printzipioari jarraiki, Hezkuntza Sailak ikasle hauek ikasteko edo parte-hartzeko izan ditzaketen oztopoak ezabatu eta leundu nahi ditu deialdi honen bidez, eta eskola-garraioa ez dadila zailtasun bihurtu ikasle bakoitza ingurunerik egokienean eskolaturik egon dadin. 

Laguntza hauen onuradun izateko, gorago aipaturiko desgaitasunen bat izateaz gain, ikasleek 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko edo Oinarrizko Lanbide Heziketako etapetan matrikulatuta egon beharko dute, ikastetxe publikoetan. Itunpeko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta Hezkuntza Administrazioak berariaz hala aginduta izan bada, Sailaren ikastetxeen sarean eskaintzarik ez dagoelako. 

Deialdi honetara bideratutako zenbatekoa handitu ahal izango du Hezkuntza Sailak beharrezkoa izanez gero, laguntza horiek jasotzeko eskubidea duten eskabideen kopurua kontuan hartuta. 2021-2022 ikasturtean, ezgaitasunen bat zuten 1.070 ikasleren 164 ikastetxetarako garraioa finantzatu zen deialdi honen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko