
Eusko Jaurlaritzak 14 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza berriak sustatu ditu (Gobernu Bilera 2022-9-7)
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako dekretua; 4.000.000 euroko zuzkidura du, atzeraeraginezkoa da 2021/07/01etik, orduan amaitu baitzen pandemian abian jarritako laguntzen indarraldia
- Beatriz Artolazabal: “Iraunkorra da 0 eta 14 urte bitarteko seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntza, eta araudi osoa bateratzen da”
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen dekretuari; dekretua Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du. Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez, “erabaki dugu iraunkorra izatea 0 eta 14 urte bitarteko seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntza, eta araudi osoa bateratzea”
IV. Planean aurreikusitako kontziliaziorako laguntzen inguruko neurriak aurreko dekretu baten bidez garatu ziren; dekretu horrek 3 urte arteko seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko laguntzak arautzen zituen. Ondoren, COVID-19aren larrialdi-egoerak EAEko familietan eragindako ekonomia- eta gizarte-inpaktuari erantzuteko, 2020/2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak deitu ziren. Agindu horren arabera, diruz lagundu zitekeen aldia 2020ko irailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartekoa zen. Epea urriaren 1ean irekiko da.
2021eko maiatzaren 9an, COVID-19ak eragindako osasun-krisiko egoera kudeatzeko azken alarma-egoera amaitu zen. “Une honetan –esan du Artolazabal sailburuak–, EAEko gizartea lanean ari da haren ekonomia- eta gizarte-jarduera berreskuratzeko eta osasungintza-sistemak arretarako duen gaitasuna bermatzeko". EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak 2020an EAEko jaiotza-tasaren bilakaeraren inguruan emandako datuen arabera, % 4,5eko jaitsiera egon da jaiotza kopuruan.
Hori dela eta, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki du iraunkorra izatea 0 eta 14 bitarteko seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzeko dirulaguntza, eta lege-kidego koherente bakarrean bateratzea zaintzaileak kontratatzeko familientzako laguntzei buruzko araudi osoa.
“0 eta 14 bitarteko seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzeko laguntza kontziliazio erantzunkiderako laguntza-neurri bat da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legean zehazten denez: betebehar eta beharrizan pertsonalei erantzuteko orduan bidezko oreka lortzea du xede, eta zaintzen erantzukizuna funtsean emakumeek izatea saihesten du. Hala, egungo banaketa desberdina zuzendu nahi du, zeina emakumeek bizitzaren zenbait eremutan jasaten duten desberdintasuneko eta bereizkeriako egiturazko egoeraren oinarrian baitago”, azpimarratu du Artolazabalek.
-
2022-09-08
Si bien es una buena noticia para las familias con hijos entre 3 y 14 años, en nuestro caso, con 2 hijos mellizos menores de 3 años es una mala noticia, y un cambio de reglas de juego a mitad de partido.
Hasta ahora podia solicitar una ayuda por el 75% de la cuota de la SS de la empleada de hogar para cuidado de nuestros hijos por tener unas rentas mayores a 20.000 euros. Sin embargo, ahora tan solo podremos solicitar una ayuda por el 25% de la cuota hasta el 31 de agosto del año en que nuestros hijos cumplan 3 años.
La bueva normativa unificada perjudica por tanto a la gran mayoria de familias vascas, que tienen rentas superiores a 50.000 euros entre los 2 salarios.
Desde nuestro punto de vista, se deberia mantener la normativa actual de 0 a 3 años hasta que la educacion de 0 a 3 años sea gratuita de forma real y no ficticia, y aplicar la nueva normativa de ayudas a partir de los 3 años, como estaba ideada anteriomente durante la pandemia.
Estamos seguros de que es un error que todavia se puede corregir para no perjudicar mas a las familias con hijos entre 0 y 3 años, con una renta familiar que en ningun caso es de clase media-alta con la que esta cayendo.
Eskerrik asko -
2022-09-11
Kutsaduraren ondoriozko gaixotasunak izateko aukera ematen duten denbora nahasiak edukitzera animatzen direnak ezin dira laguntzetatik bizi, nahiz eta une jakin batzuetan beren funtzioa egin; izan ere, patologia gehiago daudenean, kronikotasuna izateko joera dute, gero eta baliabide gutxiagorekin, baldin eta espazioa ustiatzeko ingurumen-inpaktua edo inpaktu soziala ere badu.
-
2022-09-11
Quién se anima a tener descendencia tiempos convulsos con posibilidad de tener enfermedades derivadas de la contaminación no se puede vivir de ayudas aunque hagan su función en momentos puntuales, cuando hay más patologías tienden a la cronicidad con cada vez menos recursos si para explotar incluso el espacio tiene impacto ambiental incluso social tiene su repercusión terrestre.