Aste honetan irekiko da Renove Industria 4.0 programaren laguntzak eskatzeko epea ireki da, 5 milioirekin

2022-09-06

Renove Industria 4.0 programako laguntzak eskatzeko epea aste honetan irekiko da. Programa horrek enpresen inbertsioak sustatzen ditu makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko, bai hardwarean, bai softwarean, eta industria-inguruneak modernizatzeko helburua du. Horrela, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 jardunaldiko industria-proiektuak izatea ahalbidetzen da.

2022ko laguntza-deialdi honetan, SPRI Taldeak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango ditu (5 milioi euro) industriako eta industria-ekoizpenari lotutako zerbitzuetako ETEentzat, produktibitatea hobetzeko eta 4.0 Industriako proiektuetan parte hartzeko xedearekin.

Berrikuntza gisa, aurten bigarren laguntza-mota bat gehitu daeraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak ezartzeko. Izan ere, laguntza horrekin lehendik dauden instalazioak ordezkatuko ez dituzten eta ekoizpena handituko duten ekipo berriak erosi ahalko dira.

Epea: irailaren 8tik azaroaren 10era

Eskaerak formalizatzeko, SPRIren webgunean izango da informazio guztia irailaren 8tik aurrera, 0: 00etanEpea azaroaren 10ean itxiko da. Laguntzak elkarren segidako norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko dira, hau da, banaka eta ordenatuta, eskaera oinarrietan eskatutako dokumentazio guztiarekin osatu den arabera.

Laguntza-programa honen aurreko edizioan, 2021ean, 189 eskabide aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 108 onartu ziren. Ondorioz, onartutako proiektu bakoitzak 48.076,92 euroko diru-laguntza izan zuen, batez beste.

Neurri honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, besteak beste, honako helburu hauek lortu nahi ditu: industriak euskal ekonomiaren BPGren % 25 lortzea (eta % 40 arte, zerbitzu aurreratuekin batera); euskal enpresak merkatu globalean sartzeko eta nazioartean lehiakor izateko aurrera pauso kualitatibo bat erraztea; enpresen, sektoreen eta lurraldeen tipologiari dagokionez lehiakortasuna hobetzea; eta enpresen eta profesional-profilen arteko kolaborazioaren oinarriak ezartzea. Era berean, EAEko industria-enpresa txiki eta ertainei jasangarritasunean eta deskarbonizazioan laguntzea da beste helburu bat.

Deialdia Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresei zuzenduta dago, eta bertan erositako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) instalatuko da. 50.000 eurotik gorako proiektuak dira, eta aholkularitza-zerbitzuek ezingo dute aurrekontuaren % 25 gainditu.

Laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 100.000 eurokoa izango da adierazitako bi ildoetako bakoitzeko, eta gehienez 200.000 eurokoa enpresa bakoitzeko.

Gainera, gastuak eskaera edo kontratu bidez egiaztatuko dira, eta erositako makineriaren eta/edo ekipamenduaren zenbatekoaren % 10 ordainduko da gutxienez. Erositako elementuak (hardwarea eta softwarea) 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abiarazi beharko dira, eskaera egin eta hurrengo 12 hilabeteetan.

Laguntzak -zehazki, diru-laguntzen 1. esparrua– teknologiekin lotutako proiektuak hartzen ditu barne, hala nola:

  • Big Data eta Analitika aurreratua, Business Intelligence edo Data Mining prozesuetarako, portaera-patroiak iragartzeko bideratuta.
  • Fabrikazio aditiboko proiektuak, pieza berrien hainbat material motaren bidez modu moldagarrian ekoiztea/fabrikatzea sustatzen dutenak.
  • Robotika aurreratuko eta elkarlaneko proiektuak, langileen lankidetza denbora errealean arintzeko, lantegiko prozesuak eta produktibitatea hobetuz.
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), fabrikan mota guztietako gailuak eta makinak sentsorizatzeko eta Internetera konektatzeko aukera ematen dutenak.
  • Industria-ingurunera zuzendutako Adimen Artifizialeko proiektuak, makinak eta/edo instalazioko ekipamendua modu autonomoan ikasteko eta erabakiak hartzeko gai direnak.
  • Machine Learning edo Deep Learning teknikak industria-esparruan ezartzeko laguntzak.
  • Balio-katearen barruan konputazio- eta konektibitate-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak barne hartzen dituzten Sistema ziberfisiko-fisikoen proiektuak.
  • Errealitate Birtualeko eta Errealitate Areagotutako Proiektuak, esparru simulatuetan egoera errealak birsortzea ahalbidetzen dutenak, erabiltzaileak informazio grafiko erantsia duen gailu teknologiko bat bistaratu dezan.
  • Bikote digitalen proiektuak (Digital Twins), objektu edo sistema baten erreplika birtuala sortzeko, hura monitorizatzeko eta egoera jakin batzuetan duten portaera aztertzeko.
  1. esparruari dagokionez, lehendik dauden instalazioak ordezten ez dituzten eta eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak inplementatzera bideratuta dauden makineria aurreratua (softwarea eta hardwarea) erostean oinarritzen dira laguntzak:
  • Eraginkortasun energetiko handiko teknologia, ohiko instalazioen kontsumoa gutxienez % 30 murrizten duena.
  • Erregai eta energia elektrikoaren kontsumoa neurtu eta erregistratzeko aukera ematen duten
2 iruzkin
  • 2022-09-07

    Halaber, muturreko klimaren gertakariek eragindako ezbeharren bat gertatuz gero, kalteak gutxitzeko segurtasun-sistemak, halabehar baten aurrean ez hondatzeko.

  • 2022-09-07

    también sistemas de seguridad para minimizar daños en caso de siniestro derivado de posibles eventos clima extremo , no echar a perder ante una fatalidad

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Arantxa Tapia Otaegi
    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua (XII legealdia)
  • Aitor Urzelai Inza
    SPRI - Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia (XII legealdia)