Berriak Kultura
Eu

Gazteriaren Euskal Legeak gazteentzako politika oso baten aldeko apustua egin du

2011.eko azaroak 03

Gobernu Kontseiluak urriaren 7an testua onetsi zuen eta Legebiltzarrean izapidetzen hasi dira

Gazteriaren Euskal Institutua eta Gazteriaren Euskal Sistema izango dira zeharkako politikak aplikatzeko tresnak. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, Gazteriaren zuzendariarekin, Natxo Rodriguezekin batera, Gazteriaren Euskal Legea aurkeztu du. Testuak ondoko helburuak ditu: gazteen autonomia erraztea zeharkako politika batzuk aplikatuz eta erakundeen arteko koordinazioaren bidez, zerbitzuen eta ekipamenduen kalitatea bermatzea, eta parte-hartzeko bideak zabaltzea.  Helburu horiek lortzeko, lege berriak Gazteriaren Euskal Sistema erabiliko du eta Gazteriaren Euskal Institutua sortuko du.

Aurkezten den legeak ondokoa lortzeko sortu da: herri administrazioek gazteei azpiegitura eta zerbitzu egokiak eskaintzeaz gain, gazteen emantzipazioa lortzeko eta zenbait alorretan dituzten arazoei erantzuteko (etxebizitza, osasuna, enplegua, prestakuntza profesional eta pertsonala edo munduarekiko harremana, besteak beste) beharrezkoak dituzten ekintza guztiak ere eman beharko dizkiete. “Politika honen bitartez gaindituta geratzen da asti librean zentratzen zen ikuspegi tradizionala, eta formula bikoitz batera igarotzen gara; alde batetik gaztetasunaz gozatzeari begiratzen zaio eta, bestetik, inoren mendetik askatzeko eta heldutasunera iristeko mekanismoak gaztearen eskura jartzen dira”, azpimarratu du sailburuak.
Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa da gazteriaren zeharkako politika bat burutzea. Hau da, gazteriaren politikak ezingo du sail bakoitzaren politiken batuketa bat izan, orain arte bezala, politika oso bat behar da eta politika oso horrek kudeatzeko tresna bat izan beharko du.  Urgell sailburuak azaldu duen arabera, “tresna horrek, Gazteriaren Euskal Institutuaren Zuzendaritzaren bilakaera denak, hain zuzen, Jaurlaritza osoaren gazteriari buruzko politika integrala planifikatzea, programatzea, koordinatzea, betetzea eta ebaluatzea, eta gazteen autonomiaren eta emantzipazioaren aldeko ekimen zehatzak martxan jartzea izango du helburu”.

Lege berriak, halaber, Gazteriaren Euskal Sistemaren sorrera jaso du; horren bitartez, jarduera multzo artikulatu eta egonkor bat sortuko da eta, gainera, eremu honetan inplikatuta dauden erakunde guztiak burutzen dituzten jarduerak gain hartuko ditu.  Beste modu batera esanda, erakundeen jarduerak eskumenen arabera antolatu eta mugatuko dituen Sistema bat, kudeaketa eraginkorragoa egiteko eta baliabideak ez sakabanatzeko.

Kultura sailburuaren hitzetan “bada, orain arte arrakastarik izan ez duten orain arteko aukeren ondoren, gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan beren itxaropenei eta premiei erantzungo dien lege bat izan dezaten lortu nahi du proiektu honek. Gazteriaren politika Jaurlaritzako sail zehatz baten mendetik atera eta Lehendakaritzaren bidez Jaurlaritza osoarentzat transbertsala bihurtuko duen eta Gazteriaren politikarako xedatzen diren baliabideak eraginkortasun handiagoz kudeatzeko balioko duen Lege bat izan dezaten”.

2 iruzkin
  • @garcianagore
    2011.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    La Ley Vasca de Juventud apuesta por una política integral para los jóvenes

    http://t.co/bSeRme65
    #redsij #juventud #gazteria

  • @Gazteaukera
    2011.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Ley Vasca de Juventud apuesta por una política integral para los jóvenes. http://t.co/HHoFJatI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura