Bingen Zupiriak Sota familiari itzuli eta Bilboko Arte Ederren Museoan gordailuan egongo diren bi obren aurkezpenean parte hartu du
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko lehendakariorde Bingen Zupiriak Bilboko Arte Ederren Museoak Cornelis van der Voort eta Luis de la Cruz y Ríos margolarien garrantzi handiko bi lan, gordailuan eskuratutakoak, aurkezteko ekitaldian parte hartu du. Obra horiek Ramón de la Sota y Llano (1857-1936) euskal enpresaburuari konfiskatu zizkioten Gerra Zibilean, eta, orain, haren oinordekoei itzuli zaizkie.
Bi lanak daude egoera ezin hobean kontserbatuta, eta doitzeko tratamendu batzuk besterik ez zaizkie egin behar izan; bestalde, haiei buruzko zenbait ikerketa egin dira, bide eman dutenak haien egiletza zehazteko.
Informazio gehiago hemen.