Berriak Lehendakaritza
Eu

Lau kontinentetako euskaldunak Donostiara iritsi dira

2011.eko azaroak 02

Kursaal jauregian atzerrian dauden Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarra hartuko du, hiru egunez

Euskadik "beharrezkoak dituen elkarbizitza eta errespetua ezartzeko" euskal diasporari laguntza eskatu dio lehendakariak, ETAren terrorismoa eta "iragan beltza" atzean uzteko. Orain Euskadi "lehiakor, modernoa eta kalitatezkoaren irudia" zabaldu behar dela esan du Lópezek.

Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarra inauguratu da gaur.  Hitzordura 4 kontinentetako, hau da, Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako, 24 herrialdetako 178  Euskal Etxetako ordezkariak joango dira.  Biltzar honek atzerriko euskaldunen egoera aztertzeko eta sakontzeko  balioko du, beren eskaerak eta premiak aztertzeko, alegia.

ETAk indarkeria terrorista uzten zuela iragarri zuenetik Euskadik bizi duen une politikoaren "intentsitatea" goraipatu du lehendakariak biltzarraren hasiera ekitaldian. "Hainbat urtez atzerrian indarkeriagatik bakarrik ezagutu izan zaigu ia. ETA leku guztietara jarraitu digun zama pisutsua izan da. Gaur, hori guztia amaitu da, garai horrekin amaitzea eta bizikidetzarako beste batekin hastea lortu dugu", nabarmendu du.

2011ko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzar honi Patxi López lehendakariak, Guillermo Echenique Kanpo  Harremanetarako idazkari nagusia eta Julian Celayak atzerrian dauden euskal gizataldeetako zuzendariak eman diote hasiera Donostiako Kursaal biltzar jauregian.

Edizio honetako berritasunen artean, biltzarraz kanpo egingo diren bestelako jarduerak aipatu beharra dago. Hala, eskola-umeentzako hitzaldiak izango dira, ondoren euskal emigrazioaren inguruko materiala egiteko, euskal hezkuntza curriculumarentzat. Era berean, gaiarekin lotutako euskal emigrazioari buruzko hainbat lan literario aurkeztuko dira, gizataldeetako azoka bat egingo da eta 100 urte betetzear dauden edo bete dituzten zentro zein gizatalde hauek aintzatetsiko dituzte.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)