Eusko Jaurlaritzak Gasteizko FESTVAL telebista jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari buruzko jardunaldi baten antolaketan parte hartu du

2022-09-01
  • Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, Akitania-Berria Eskualdeak, Akitania Berriko Liburu, Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ALCA), Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadik, Nafarroako Gobernuak eta FESTVAL-ek Euroeskualdeko koprodukzioei zuzenduriko egun bat antolatzen dute.
  • Jardunaldiak pitch saio bat eta mahai-inguru bat izango ditu, Gasteizko FESTVALen, irailaren 9an, 12: 00etatik aurrera.
  • EITBk zuzenean emango duen irailaren 10eko galan, NAEN Euroeskualdeko Serie sariaren irabazlea iragarriko da.

Euroeskualdeko Ikus-entzunezko Lantaldea osatzen duten gobernuek eta lurraldeko kultura-agentziek, 2022ko “NAEN Euroreskualdeko Telesail” sariari amaiera emango diete irailaren 9an Gasteizko FESTVAL telebista-jaialdian Euroeskualdearen koprodukzioari eskainitako jardunaldi bat eskainiz.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, “NAEN Euroreskualdeko Telesail” Sarirako hautatutako serieen pitching saio batekin. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du EITBk zuzenean transmitituko duen biharamuneko galan. Hauek dira finalistak:

  • Koldo Almandozen Pisukideak, Garabi Filmsek ekoitzia
  • Isis Letterieren Saisons d ‘oiseaux, Novaminak ekoitzia
  • Iban Rusinolen Kantuen kontrabandista, Kestuk ekoitzia
  • Aritz Lazkanoren Parteras y Demonios, Skullmendik ekoitzia
  • Irantzu Varela & Pablo Vikanderen Baile de Máscaras, Malutak eta Bixaguk ekoitzia
  • Miren Berasategiren Kima & Amik, Loturak ekoitzia

Euroeskualdeari buruzko saioan, euroeskualdeko ikus-entzunezko koprodukzioen erronkei eta aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da eta bertan ekoizleek, telebista-kateek eta erakundeek parte hartuko dute. Bertan izango dira:

  • Itziar García Zubiri, ekoizlea eta moderatzailea
  • Fernando Victoria de Lecea, ekoizlea
  • Jérôme Vidal, ekoizlea
  • Aintzane Pérez del Palomar, EITBko ordezkaria, antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna
  • Loïc Legrand,  Kanaldudeko ordezkaria
  • Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria

Izena ematea derrigorrezkoa da : profesionales@festval.tv. Informazio guztia hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak