Berriak Osasuna

Osasun Sailak 2022an 190.000 euro inguru bideratuko ditu osasun-arloko profesionalen prestakuntzara, Osasun-Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko

2022-09-01

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuaren bi agindu argitaratu dira gaur. Bi aginduak 2022an osasun-arloko profesionalen prestakuntza finantzatzera zuzenduta daude, eta 190.000 euro inguru izango dituzte guztira.

 

Alde batetik, aginduetako batek (108.010 euroko zuzkidura izango du) osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntza zuzenak arautzen ditu. Beka eta laguntza horiek atzerriko zentroetan ikastaroak eta egonaldiak egiteko dira, osasun-zientzien esparruan ezagutzak areagotzeko, bai eta Estatuko zentroetan graduondokoak egiteko ere, honako eremu hauetan gaitasun aurreratuak eskuratzeko: osasun-kudeaketa; osasun publikoa; zainketa aringarriak; familia-medikuntza eta komunitarioa; integrazio asistentziala; suizidioa prebenitzeko estrategia; Euskadiko Plan Onkologikoaren ekintzak; nahasmendu neurodegeneratiboak eta neuromuskularrak; generoa eta osasuna; eutanasia; gaixotasun kardiobaskularrak; edo zahartzea eta kronikotasuna.    

 

Bigarren agindua (80.000 euroko zuzkidura izango du) osasunaren arloko irabazi asmorik gabeko erakundeentzako laguntzei buruzkoa da, eta erakundeak osatzeko eta horien funtzionamendurako laguntzak dira, bai eta osasun-arloko profesionalei zuzenduta etengabeko prestakuntza-jarduerak antolatzeko ere.

 

Bi kasuetan, eskaerak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira bihartik, irailaren 2tik, agindua EHAAn argitaratzen denetik, zenbatzen hasita.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailak 1

 

2 iruzkin
  • 2022-09-01

    Laneko medikuntza, halaber, kontingentziak zehazteko; izan ere, aurrerapenekin eta kutsadura-klimaren faktorearekin batera, sinergiak ager daitezke patologia profesionalen agerpenean.

  • 2022-09-01

    También medicina del trabajo determinación de contingencias ya que con los avances y el factor clima contaminación, también pueden darse sinergias aparición patologías profesionales

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak