Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadik Landetako eta Girondako suteak itzaltzeko laguntza eskaini dio Frantziari

2022-08-12
  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek datozen orduotan zehaztuko dute bidaliko duten materiala eta pertsonala, era horretako larrialdien kudeaketan espezializatua

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek laguntza eskaini diote Frantziari Landetako eta Girondako baso-suteak itzaltzeko lanetarako.

Datozen orduotan zehaztuko dute Frantziako larrialdietako zerbitzuekin Landetara eta Girondara mobilizatuko duten operatiboa. Euskadi berrogeita hamar bat pertsonarekin, foru-aldundietako suhiltzaile-etxe nagusien eta Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuaren 14 ibilgailurekin eta Ertzaintzako Txakur Unitateko suteetan espezializatutako txakurren taldearekin laguntzeko moduan dago.

Bestalde, Ertzaintza sutea hasi zenetik ari da lanean Frantziako Jendarmeriarekin lankidetza estuan Hendaiako Polizia eta Aduana arloko Lankidetzarako Zentroan (CCPA), Irungo mugaren bi aldeetako fluxuan eragina duen trafikoa koordinatzeko eta kontrolatzeko lanetan.

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    2022-08-17

    Zerbait ez da ondo egiten piromanoen ganberradei edo beste ezinbesteko batzuei erregai-materialak arriskuak uzten zaizkienean.

  • Argazkia erabiltzaile
    2022-08-17

    algo no se hace bien cuando se dejan riesgos material combustible a gamberradas de pirómanos u otros fuerza mayor

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak