Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak presentzia indartuko dute jai gunetan Donostiako Aste Nagusian

2022-08-03
  • Udalak eta Eusko Jaurlaritzak jaietarako dispositiboa diseinatu dute
  • Zaintza prebentiboak egingo dira sexu-askatasunaren aurkako delituak ekiditeko

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak presentzia indartuko dute Donostiako Aste Nagusia irauten duen bitartean jai gunetan zein jende pilaketak sortzen diren eremuetan. Neurri horiek hiriko segurtasuna bermatzeko diseinatutako dispositiboaren parte dira.

Bi polizietako arduradunek Koordinazio Batzordearen bilera egin dute gaur goizean. Bertan izan dira Donostiako alkate Eneko Goia, Hiri-Segurtasun zinegotzi Martin Ibabe, Ertzaintzako zuzendari Victoria Landa, Josu Bujanda Ertzainburua, eta bi polizietako hainbat aginte.

Josu Bujandak eta Martin Ibabek operatiboaren helburua azaldu dute: “Edozein delitu ekiditea eta hiritarrek ahalik eta gehien jaiekin disfrutatzea bermatzea”.

Bileran Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Donostiako Aste Nagusian martxan egongo den operatiboaren hainbat gai zehaztu dituzte. Eta horien artean sexu-askatasunaren aurkako delituak ekiditeko atal berezi bat dago, non eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko oinezko-patruila bateratuak egongo diren Alde Zaharran, Grosen eta Erdialdean.

Hortaz, zaintza prebentiboak eta zerbitzu bereziak egingo dira jende pilaketak izaten diren guneetan. Horiekin batera, gauetan etxera itzultzeko ibilbide seguruetako zaintza mantenduko da, bereziki emakumeak etxera itzultzeko orduan zaintza berezia duten bideetatik joan daitezen.

Bi poliziek gogorarazi dute Aste Nagusian gertatzen diren delitu kopuru handienak lapurretak izten direla, eta bereziki, sakelako telefonoen lapurretak. Horiek horrela, hiritarrei dei egin diete jende pilaketak dauden tokietan adi egoteko, besteak beste, su artifizialen, kontzertuen eta beste hianbat ekitaldi jendetsuen orduan.

Gogoan izan, Udaltzaingoak bi furgoneta dituela uda osoan Cervantes plazan (Kontxako pasealekuan) eta Zurriola pasealekuan. Eta gauetan horietako bat Bulebarrean jartzen da hiritarrei gertuko zerbitzua emateko. Gainera, furgoneta hauek polizien arteko koordinazioa egiteko ere balio dute.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 2 egun

    Administrazioari eskatuko al zaio pertsonak biodeozaintzako kamerak eta adimen artifizialeko gailuak eramateko aukera, gainean minuskulak hartuta, tratamendu-zentral batera konektatuta? Kudeatu atzemandakoa?

  • Orain dela 2 egun

    Llegará el punto de pedir a la Administración la posibilidad de llevar las personas cámaras de viodeovigilancia y dispositivos inteligencia artificial encima minúsculas capten alrededor conectadas a una central de tratamiento gestione lo captado?

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda (Ertzaintzaren burua)