
EUSKADIK BESTE MARKA BAT EZARRI DU PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUKO EGOILIARREN ESKAINTZAN 500 PLAZAKO ZERRENDA GAINDITUZ
Aurten ere, Osakidetzak baimendutako gehienekoa eskaintzen du Lehen Mailako Atentzioari lotutako kategorietan, hau da, guztira 519 plazen herena
Azken hamarkadan, Euskadin bizi diren gazteen prestakuntza-plazen eskaintza % 60 handitu da
Beren prestakuntza iaz amaitu zuten langile fakultatiboen % 80 eta erizaintzakoen % 70 kontratatu zituenOsakidetzak
Osakidetzak 2022-2023 deialdian Osasun Prestakuntza Espezializatuko 519 plaza eskainiko ditu guztira, iazko kopurua gaindituz eta azken hamarkadan % 60ko hazkundearekin.
Aurten ere, Euskadik ahalik eta plaza gehieneskaintzen ditu Lehen Mailako Atentzioari lotutako kategorietan -Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasun estrategikoetako bat-, hau da, deialdiko plaza guztien herena. Zehazki, 109 plaza daude Familia eta Komunitateko Medikuntzan, hau da, % 40ko gehikuntza azken hamarkadan; 34 Familia eta Komunitateko Erizaintzan, duela hamar urteko zuzkidura laukoiztuz; eta 29 Pediatrian, hau da, orduan baino % 20 gehiago.
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak ezinbestekotzat jo du lanpostuen igoera eutsia, erretiro-bidean dauden profesionalak ordezkatuko dituzten gazteen prestakuntzabermatu ahal izateko. Alderdi hori funtsezkoa da osasun-sistema egokitzen jarraitzeko, gero eta zaharragoa den eta gaixotasun kroniko eta mendekotasun gehiago dituen gizarte baten erronken aurrean.
Osasun Sailak eskaera egin ondoren, plazengehikuntza laster BOEn argitaratzea aurreikusi da.Zehazki, Euskadiko 2022-2023 deialdirako, plazen banaketa honako hau izango da:
Lurraldeka, Prestakuntza Espezializatuko 519 plazak honela banatzen dira: 287 plaza Bizkaian, 124 Gipuzkoan eta 108 Araban.
Prestakuntza hori Euskadin irakaskuntzarako ziurtatuta dauden 15 zentro/unitateetan egiten da:7 ospitaletan, 2 irakaskuntza-unitatetan, 4 irakaskuntza-unitate multiprofesionaletan eta erizain espezialistentzako 2 irakaskuntza-unitatetan.
2021/2022 deialdian, egoiliarren % 5 atzerritarrak ziren, eta % 41 beste autonomia-erkidego batzuetatik zetozen, eta horietako asko euskal osasun-sisteman sartzen dira azkenean. Horren erakusgarri da Osakidetzak 2021ean egoiliar gisa prestakuntza osatu zuten langile fakultatiboen % 80 eta erizaintzako langileen % 70 kontratatu izana.