NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

EUSKADIK TXIMINOAREN BAZTANGA 85 KASU DETEKTATU DITU GUZTIRA

2022-07-28
  • 85 kasuak hiru lurraldeetan banatzen dira: 59 Bizkaian, 7 Araban eta 19 Gipuzkoan, eta horietako bakar batek ere ez du prozesuari lotutako konplikaziorik izan

 

  • Osasun Sailak atal bat garatu du bere webgunean, Monkeypoxek eragindako infekzioen kasuan kontuan hartu beharreko informazioarekin eta argibideekin

 

Euskadin, guztira, 85 infekzio-kasu identifikatu dira tximino-baztanga edo “monkeypox” ere deitutakoaren ondorioz. 83 gizon eta bi emakume dira, 59 Bizkaikoak, 19 Gipuzkoakoak eta 7 Arabakoak, eta guztiek sintoma kliniko arinak izan dituzte; guztei agindu zaie etxean isolatzeko eta Osakidetza jarraipen anbulatorioa egiten ari zaie.

Detektatutako lehenengo kasuak Euskaditik kanpo aurkitutako agerraldiekin lotuta zeuden, baina, aurrekoetan gertatu zen bezala, baieztatutako kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin eta aurreko kasuen kontaktuak dira, edo azken aste hauetan identifikatutako kasuak.

Tximino-baztanga oso gutxitan agertzen den gaixotasuna da. Normalean sukarra, mialgiak, adenopatiak (hantura gongoiletan) eta erupzioa eskuetan eta aurpegian agertzen dira, barizelaren antzera.

Alerta sortu zenetik, Euskadik Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroarekin (CCAES) koordinatuta lan egiten jarraitu du, halakorik izanez gero beste kasu susmagarri batzuk aztertzeko.

Alde horretatik, Osasun Sailak herritarrei infekzio hori prebenitzeko deia egiten jarraitu nahi du eta, hortaz, azalpen-atal bat garatu du webgunean, informazio pedagogikoa eta kontaktuek edo gaixotasunarekin kutsatutakoek jarraitu beharreko jarraibideak biltzen dituena. Bestetik, atal horretan infografia bat sortu da, ondokoak azaltzen dituena: Monkeypox zer den, pertsonen artean nola transmititzen den, kutsatuz gero edo kutsatuta dagoen baten kontaktu estua izanez gero bete beharreko jarraibideak, eta gaixotasuna garatuz gero zaindu beharreko sintomak, eta zer egin eta nola jokatu.

 

Orain arte egin den bezala, Osasun Sailak gaixotasun honen inguruko berri garrantzitsuak ezagutzera emango ditu.

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Sorgin
    2022-07-29

    Estaría bien comprobar cuantos de los casos con viruela del mono han sido vacunados contra el COCID ya que es un efecto de las vacunas, y estaría bien que se les hiciera la prueba del VIH ya que lo advirtió un premio Nobel en Medicina.... Sin debate no hay ciencia....

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan