Berriak Lehendakaritza

Euroeskualdeak 19 lankidetza-proiektu babestuko ditu

2022-07-27
  • Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 19 lankidetza-proiektu babestuko ditu kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, eleaniztasuna eta gizarte-erronka garaikideen arloetan
  • 500.000 euro banatuko dira Euroeskualdeko kide diren hiru lurraldeetako 60 aktoreren artean, askotarikoak (elkarte, kooperatiba, enpresa, udala, unibertsitatea, fundazioa, etab.) 

Uztailaren 21ean, Euroeskualdeko Batzorde Betearazleak bilera egin zuen joan den martxoan abiarazitako 2022ko "Euroeskualdeko hiritartasuna" proiektu-deialdiaren hautaketa onartzeko. Euroeskualdeko gobernu kideek kultura, hezkuntza, kirol, hizkuntza eta gizarte arloetan euroeskualdeen arteko lankidetzarako 19 proiekturen hautaketa baliozkotu zuten.

Proiektuek lurraldeko eragileei hobeki ezagutzeko aukera ematen diete lankidetza garatu dezaten eta euroeskualdeko laguntzek lankidetza berriak sortzea ahalbidetzen dute. Akitania Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren artean geografikoki banatuak diren lurraldeko 60 aktorek jasoko dute laguntza hori, 500.000 euro guztira. 

Lurraldeko proiektuak

Hautatutako proiektuak lehentasunezko gaiaren arabera banatzen dira eta hainbat gai jorratzen dituzte :

  • KULTURA: 10 proiektu aukeratuak
    • Arte eszenikoak
      • Hiruak bat : hiru lurraldeetako 80 gaztek parte hartuko duten ikuskizuna sortu nahi du proiektuak.
      • Libertimenduak : proiektuak Libertimenduko inauterietako tradizioa landu nahi du, eta aldi berean mozorroei buruzko gogoeta egin.
      • Maddi : Xareta ibarreko biztanleentzat 2022ko urrian pastoral komun bat sortu nahi du proiektuak.
    • Ikus-entzunezkoak eta Zinema
      • Black is Beltza II : Euroeskualdearen laguntzari esker, Fermin Muguruzaren animaziozko filmaren banaketa babestu ahal izango da, 2022ko udazkenean estreinatuko baita Euroeskualde osoan
      • Kantauri gazia : Kantauriko itsas ekosistema gazteei ezagutarazteko bideoklipak eta hezkuntza-gidak sortu nahi ditu proiektuak.
      • Kordak : ingurumenaren babesari buruzko film labur bat sortu eta hedatu nahi du proiektuak
      • Zineland : proiektuak film proiekzioak eta sortzaileekin topaketak eskaini nahi ditu Euroeskualdeko landa-eremuetan
    • Literatura
      • Ikusi mikusi : Proiektuak euskarazko haur eta gazte literaturaren azokaren bigarren edizioa antolatu nahi du Saren.
    • Musika
      • Dantz Point : ondare materiala eta immateriala musika elektronikoarekin konbinatuz, proiektuak musika elektronikoko ekitaldiak garatu nahi ditu Euroeskualdeko leku enblematikoetan, streaming bidez ere ikus daitezkeenak.
    • Arte mediatikoak
      • Hemendik 2.0 : roiektuaren bidez memoria kolektiboaren inguruko plataforma digital bat sortu eta elikatu nahi da, kultura- eta ekonomia-sortzaileen erretratuak aurkeztuz.
    • HEZKUNTZA ETA GAZTERIA : 3 proiektu aukeratuak
      • Steamnet :  proiektuak euroeskualdeko azoka zientifiko bat sortu nahi du, gazteei zientzia eta haren praktika ezagutarazteko.
      • Akuaekin : proiektuaren helburua akuakulturan ikasten duten hiru eskoletako gazteen mugikortasuna da.
      • Gazteak mugazgaindi : proiektuak gazteen arteko elkarezagutza garatu nahi du 5 topaketen bidez.
    • ELEANIZTASUNA: 2 proiektu aukeratuak
      • Beha 2.1 : lurraldeko hainbat komunikabide biltzen dituen proiektuak euskarazko komunikabideen audientzia neurtzen du.
      • Ondare bidea : proiektuak okzitanierazko transkribatzaile automatiko bat sortu nahi du.
    • GIZA ERRONKA GARAIKIDEAK : 3 proiektu aukeratuak
      • Bizi-connect : bizikletaren eguneroko erabileraren bidez mugikortasun jasangarria sustatu nahi du proiektuak. Helburuak erabiltzaileak kontzientziatzea eta Bidasoako bizi-eremuan bizikleten eguneroko erabilera neurtzea izango dira.
      • AshHezi : proiektuak euskarazko dikaketa sistema bat garatu nahi du, desgaitasuna duten haurren eskolatzea errexteko.
      • Ikertu Nahien : proiektuak ikertzaile-sare bat sortu nahi du, landa-eremuetan eta landa eremuaz lan egiteko.
    • KIROLA ETA INKLUSIO SOZIALA : poriektu bat aukeratua
      • Berdin rugby : errugbiaren kirol pratikaren bidez gizarteratzea erraztu nahi du proiektuak 

"Euroeskualdeko hiritartasuna" proiektu deialdia 2015ean sortu zen, Akitania Berriko Eskualdean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako bazkideen artean kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasunaren alorretan ekintzak finantzatzeko. Finantzatutako 19 proiektuak "Euroeskualdeko hiritartasuna" proiektu deialdia sortu zenetik diruz lagundutako 137 proiektuei gehitzen zaizkie.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko