Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadi Kontingentzia Plana prestatzen ari da alerta energetikoari aurre egiteko

2022-07-26

Apustu estrategiko horren testuinguruan, azken asteetan areagotutako energia-krisian zentratu behar dugu gure gogoeta eta jarduera.

Uztailaren 20an, Europako Batzordeak kontingentzia-plan baten oinarriak iragarri zituen negu honetako energia-krisiari aurre egiteko, Errusiatik datorren gasa eskuratzeko eta erabiltzeko mugak ikusita.

Estatu kideei hasiera batean ezarritako Europako gidalerroaren arabera, gas-kontsumoa % 15 murriztu behar da. Europar Batasuneko Energiaren Ministroen Kontseiluak gaur eztabaidatuko duen eta alda daitekeen jarraibide bat.

Euskadi ez dago Europa osoan gertatzen ari denaz aparte, eta Eusko Jaurlaritza adi dago Europako Batzordean hartzen diren erabakiei. Argi daukagu ez gaudela Alemaniaren arazo esklusibo baten aurrean, bidegurutze global batean gaude, tokian tokiko eraginarekin.

Alerta energetikoan gaude eta ekin egin behar diogu.

Bruselak Europa osorako plan bat zabaltzen du, estatu kide bakoitzak eta eskualde bakoitzak bere errealitatera egokitzeko.

Egia da Euskadin ez dugula gas-horniduraren mugarik aurreikusten datorren udazken/negurako, baina aitortu behar dugu errealitate horrek eragina izango duela gasaren kostuaren igoeran, bereziki, eta energiaren prezioaren igoeran, oro har.

Beraz, errealitate hori geure egiten dugu, euskal instituzioak eta gizarteak berezkoak dituen bi printzipio saihestezin barneratuz: elkartasuna eta erantzukizuna.

Horregatik, Kontingentzia Energetikoaren Plana izango denaren oinarriak ezarri ditugu, hiru zutabetan oinarrituta:

  • Administrazioa
  • Industria
  • Pertsonak eta etxeak

ADMINISTRAZIOAK gidatu behar du plana, ereduzko jarrera eta jardunarekin. Badugu 2019. urteko Jasangarritasun Energetikoaren Legea, zeinak gida bat markatzen digun, eta gida hori betetzera behartuta gaude.

Kontingentzia Planaren atariko fase honetan, premiazko deialdia egin diogu Jasangarritasun Energetikoaren Sailarteko Batzordeari, neguari aurrea hartzeko eta une honetatik aurrera jarraitu beharreko planaren estrategia eta konpromisoak partekatzeko eta kontrastatzeko.

BIlera ostiral honetan bertan izango da, sail guztietako, foru-aldundietako eta Eudeleko ordezkariekin.

Azken helburua da baterako estrategia bat partekatzea, administrazioan energia-kontsumoa murrizten lagunduko duena, eraikin eta instalazioei lotutako alderdietatik hasita, ziurrenik.

INDUSTRIA ETA ENPRESA-EHUNA izango da kontingentzia energetikoaren plan honek duen bigarren zutabea.

Asmoa da kontraste-kanalak aktibatzea energía eskaintzaren eta eskariaren  agenteekin. Batetik, behar dugun energia elikatuko den biltegiratze-azpiegituretako gasaren egoera eta aurreikuspena ezagutzeko.

Bestetik, euskal industriaren kontsumo-aurreikuspenak eta egoeraren berri izan beharko dugu.

Abuztuko atarian gaude, industriaren zati bat geldirik, eta, agian, kontraste hori eta haren jarraipena irailean hasiko dugu berriro, abuztuan lehen kontaktuak aktibatzeko eragozpenik gabe.

Jakin badakigu, halaber, industriak, gure ekonomiaren motorra den aldetik, egoera horri aurre egiteko laguntzak bizkortzea eskatuko duela. Une batean aipatuko ditudan neurriak.

Kontingentzia-planaren hirugarren zutabea HERRITARRAK ETA ETXEBIZITZAK dira.

Seguruenik, "Jarraitu EEEren aholkuei eta aurreztu energia" esaldia Euskadiko irratiaren historiako entzutetsuenetako bat izango da. Horrek erakusten du eraginkortasunaren aldeko apustua ez dela oraingo zerbait, ez eta ezer berririk ere.

Administrazioak, enpresek eta pertsonek berrogei urtez energia aurrezteko egindako apustu horri esker, energiaren kontsumoaren intentsitatea % 50 murriztu da.

Bidea hori dela erakusten du eta ezin garela erlaxatu.

Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen, IHOBE-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta URA Agentziaren bitartez, bizi garen unearen sentsibilizazioa areagotuko dute.

Uda honetan neguari aurrea hartzen diogu

Alerta energetikoan gaude eta ekin egin behar diogu

Eta, horregatik, gure eguneroko bizitzan egin ditzakegun keinu guztiak jasotzen saiatuko gara, komunikabideen bidez hainbat jarduera eginez.

Ez gara hutsetik hasi.

Egiten duguna da estrategia energetiko baten garapena areagotu, non inoiz baino nabarmenagoa den gasa ezinbesteko trantsizio-baliabidea dela gure bizitzetan.

Hala ere, errealitate horrek – ziurrenik gehiago tenkatuko du udazkenean eta neguan – ez digu ahaztarazi behar zein den lehentasuna Euskadin. Energia berriztagarriak sortzeko azpiegitura berrien abiaraztea bizkortzea besterik ez da. Eraginkortasuna eta berriztagarriak dira gure estrategiaren osagai nagusiak.

UKRAINAKO DENBORA-MARKOKO NEURRIAK

Gaur egun aipagarriak diren neurri eta programa batzuen berri emango dut jarraian, Ukrainako inbasioaren ondorioz sortzen ari diren beharrak arintzen lagun dezaketenak.

  • Proiektu berriztagarrietarako izapideak arintzea

Gobernu Kontseiluak erabaki bat onartu du, energia sortzeko proiektu jakin batzuetarako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak agliizatzea zehazten duena.

Salbuespen hori baimenduta dago martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuan, Bruselak Ukrainaren inbasioa dela-eta baimendutako laguntzen aldi baterako esparruan onartutakoan.

Energia-krisia eta berriztagarriak sortzeko beharra kontuan hartuta, energia berriztagarriko proiektuen instalazioa arindu nahi da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legean aurreikusitako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurako proiektu jakin batzuk arinduz.

  • Eraginkortasun Energetikoaren Programa industria-sektorean

Industria sektorerako Eraginkortasun Energetikoaren Programan enpresa bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa handitzea erabaki dugu. Martxan dagoen programa, industriarako oso garrantzitsua, are gehiago garai honetan, 61 milioi euroko zuzkidura duena.

Orain arte, enpresa bakoitzaerentzako gehieneko zenbatekoa 2 milioikoa zen, baina enpresa batzuek ekimen garrantzitsu bat edo bi baino gehiago zituzten, eta, horren ondorioz, baldintza hori aldatu egin dugu; beraz, enpresa bakoitzak gehienez 6 milioi jaso ahal izango ditu hiru proiektu garrantzitsu aurkezten baditu.

Programa hau irekita dago 2023ko ekainaren 30era arte edo zenbatekoa agortu arte, eta enpresak energetikoki eraginkorragoak izan daitezen lagundu dezakegu.

  • Gasaren kostu handiak bereziki eragindako enpresentzako laguntzak

Ostiral honetan, hilak 29, indarrean sartuko da 5 milioi euroko laguntza-programa berria, gasaren kontsumitzaile intentsiboak diren industria-sektoreko enpresentzat.

Laguntzaren xede izango da gas naturaleko unitateak erostea kanpo-hornitzaileei, azken kontsumitzaile gisa.

  • Bultzatu

Bide batez, iragarri nahi dut gaur bertan argitaratu dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Bultzatu programa berria, 20 milioikoa, Ukrainaren inbasioak zuzenean eragindako enpresei zuzendua, duela egun batzuk azaldu nuen moduan.

  • Haunditu programa berria

Laguntzen denbora-esparruari esker, gaur 25 milioi euroko programa berri bat ere onartu dugu; programa hori elikadura-katera bideratuta dago.

Laguntzak 6 milioi eurotik gorako inbertsioetarako dira, elikagaiak edo basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko, bai eta jatorria nekazaritzako produktuak, arrantza, akuikultura, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuetatik hartutako edariak konbinatzeko ere, ardoa izan ezik.

  • Haragiaren sektorerako ezohiko laguntzak

Era berean, haragi-sektorerako ezohiko laguntza bat onartu da, 2,7 milioi eurokoa, betiere Ukrainako krisiaren ondorioei erantzuteko.

TRANSFORMAZIO DIGITAL ETA TEKNOLOGIKORAKO NEURRIAK

Zalantzarik gabe, trantsizio energetikoa eta klimatikoa interpelatzen ari zaigu, baina trantsizio digital eta teknologiko betean gaude, eta arlo horretan ere urrats garrantzitsuak eman ditugu.

Lehenik eta behin, EMAITEK Plus laguntzak onartu ditugu, 70 milioi eurokoak, Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Zentroen jarduerari laguntzeko, eta finantzaketa esleitu diegu, maila globalean egiten duten jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertuz. Gogora dezagun zentro horiek lehentasuna ematen diotela I+G Euskadiko industria-sarera transferitzeari.

Bigarrenik, 2 milioi euro onartu ditugu nekazaritzako elikagaien eta basogintzako enpresak digitalizatzeko. Besteak beste, soluzio automatizatuen eta sistema robotikoen diseinuak, datuen tratamendua, plataforma digitalen garapena edo zibersegurtasuneko soluzioak finantzatuko dira.

Euskadiko Mugikortasun Elektrikoko Plana

Eta amaitzeko, Euskadiko Mugikortasun Elektrikoko Plana, trantsizio energetikoaren eta trantsizio digitalaren testuinguruan kokatzen dena.

1.550 – 2.340 M €-ko inbertsioa aurreikusten du 2030era arte, eta inpaktu handia izango du balio erantsian, enpleguan, enpresa-lehiakortasunean eta berrikuntzan.

2030era iristea planteatzen da, ibilgailuen parkearen % 16arekin, hiriko autobusen % 50arekin eta taxi-floten % 80arekin, elektrifikatuta.

Estrategia berriak Euskadin karga azkarreko puntuen kopurua bikoiztea proposatzen du (80 karga-puntu 50 kW-12 kokaleku karga ultraazkarreko terminalekin). Baita, euskal automobilgintzaren sektorean mugikortasun elektrikoko 15 proiektu eta ibilgailu elektrikoa kargatzeko 10 proiektu teknologiko abian jartzea ere, ekimen pribatuak gidatuta eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta

Etorkizuneko industria-garapenaren eta mugikortasunaren erronkari erantzunez, gaur ere Eusko Jaurlaritzak eta AIRBUSek hitzarmen bat sinatzeko baimena eman dugu. Hitzarmen hori bihar sinatuko dugu Airbus Españaren egoitzan, Madrilen (Getafe), eta bihar bertan emango dugu horren berri.

3 iruzkin
  • Argazkia Sorgin
    2022-07-29

    Imagino que en este sentido, los primeros en dar ejemplo serán los propios políticos, serán ellos los que ahorren en aire acondicionado y calefacción cuando estén en el Parlamento vasco, ¿Irán como nuestros hijos al cole con cazadora y bufandas el año de la pandemia? Serán los políticos los que compartan coche oficial o viajen en transporte público para pisar por fin el suelo que pisan los ciudadanos que pagamos sus sueldos... ¿Desde cuando España compra en Rusia, si el Emérito negociaba los barriles en Arabia Saudí? ¿Alguien que me lo pueda explicar?Gracias.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-27

    Kontratatutako potentziak berrikustea eta gutxiago kontrata badaiteke kontsumoak doitzea kostu finko handia da.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-27

    Revisar potencias contratadas y ajustar consumos si se puede contratar menos supone un coste fijo importante

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan