Berriak Hezkuntza

640.000 euro ikastetxeko berrikuntza-proiektuetarako (Gobernu Bilera 2022-07-26)

2022-07-26

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen duten ikastetxeei izan ezik, 2022-2023 ikasturtean ikastetxean (Berrikuntza Ikastetxean) hainbat berrikuntza-proiektu egiteko deialdia egiten dien agindua onartu du. 

Agindu honen xedea da diru-laguntzak ematea 2022-2023 ikasturtean ikastetxean berrikuntza-proiektu hauetakoren bat (Berrikuntza Ikastetxean) egiten duten unibertsitatez kanpoko edozein maila eta irakaskuntza mota ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen dutenei izan ezik: 

- Ikastetxeko berrikuntza-proiektuak, ikastetxeak honako arlo hauekin lotuta antzemandako premiekin lotutakoak: 

  • Digitalizazio-arloa
  • Curriculuma garatzeko arloa.
  • Berrikuntza Arloa bizikidetzaren, ongizate emozionalaren eta aniztasunaren eremuan.

 - Ikastetxean hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuak. 

Deialdiaren zenbateko orokorra 640.000 eurokoa da, honela banatuta: 

- 512.000 euro ikastetxeko berrikuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta, 102.400 euro Araban, 256.000 euro Bizkaian eta 153.600 euro Gipuzkoan. 

- 128.000 euro ikastetxeko hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta, 25.600 euro Araban, 64.000 euro Bizkaian eta 38.400 euro Gipuzkoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko