Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milio bat euro bideratuko du gimnasioetan pandemiak eragindako kalteak arintzera (Gobernu Bilera 2022-07-26)

2022-07-26

Gaurko Gobernu Kontseiluak kirol-arloko enpresentzako eta pertsona profesional autonomoentzako dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ditu. Helburua pandemiak eragindako kalteak arintzen laguntzea da. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 1.000.000 euro bideratuko du laguntza hauetara. 

Pandemiak gogor astindu du kirolaren sektorea. Osasun egoerari aurre egiteko kirol jarduerak garatzen ziren guneak itxi ziren eta kirol instalazioetan gehieneko edukiera murriztu zen baita kirol-arloko lehiaketa, ekitaldi eta ikuskizunetako publikoen edukiera ere. Horrek eragin zuzena izan zuen kirol-sektoreko erakundeen eta profesional autonomoen diru-sarreretan. 

Gaur onartutako dirulaguntza hauen onuradun izango dira kirol-instalazioak edo ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresak, pertsona profesional autonomoak zein Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko epigrafe hauetakoren bateko jarduerak egiten dituztenak: 8551 (kirol-eta aisialdi-hezkuntza); 9311 (kirol-instalazioen kudeaketa); 9313 (gimnasioen jarduerak);        9319 (beste kirol-jarduera batzuk). Gainera honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte: 

  • Enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta dutenak eta lantokia bertan kokatuta dutenak.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, 2020ko martxoaren 14a baino lehenagotik.
  • Jardunean egotea eskariaren datan.
  • 2021eko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019 ekitaldikoarekiko. 

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta erakunde edo pertsona profesional autonomo bakoitzeko eskabide bat aurkeztu behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko