Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak ertzainen aurkako erasoak gaitzetsi ditu eta edozein pertsonaren oinarrizko askatasunekiko errespetua aldarrikatu du

2022-07-26
  • Euskadi Kontingentzia Plana prestatzen ari da alerta energetikoari aurre egiteko
  • Gobernu Kontseiluak Euskadi 2022-2025 Justizia Errestauratiboaren Estrategia onartu du
  • Eusko Jaurlaritzak Osasun Publikoaren Lege-proiektua onartu du, Euskadi euskal herritarren osasuna zaintzeko eta sustatzeko lege-esparru eguneratu batez hornitzeko

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera. 

Agerraldian, Jaurlaritzako bozeramaileak gaitzetsi egin ditu Mutrikuko ertzain batek eta Gasteizko beste batek jasan berri dituzten erasoak, eta edozein pertsonaren oinarrizko askatasunekiko errespetua aldarrikatu du.

ALERTA ENERGETIKOARI AURRE EGITEKO PLANA

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Ukraniaren inbasioaren testuinguan Energiaren Kontingentzia Plana eta neurri berriak aurkeztu ditu. 

Egia da Euskadin, Tapia sailburuaren arabera, ez dela gas-horniduraren mugarik aurreikusten datorren udazken/negurako, baina errealitate horrek eragina izango du kostuaren igoeran, bereziki, bai eta energiaren prezioaren igoeran ere, oro har. Hori horrela, Jaurlaritzak errealitate hori bere gain hartzea erabaki du, euskal instituzioaren eta gizartearen berezko bi printzipio barneratuta: elkartasuna eta erantzukizuna. Hori dela eta, gaur Gobernu Kontseiluan Kontingentzia Energetikoaren Plana izango denaren oinarriak ezarri dira, hiru zutabetan oinarrituta: administrazioa, industria eta pertsonak eta etxebizitzak.

Gainera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur onartu diren neurri eta programa batzuen berri eman du, Ukrainaren inbasioaren ondorioz sortzen ari diren beharrak arintzen lagun dezaketenak. 

MUGIKORTASUN ELEKTRIKOKO PLANA

Bestalde, Arantxa Tapia sailburuak Euskadiko Mugikortasun Elektrikoaren Plana izan du hizpide. Plan hori Trantsizio Energetikoaren eta Trantsizio Digitalaren testuinguruan kokatzen da. Azaldu duenez, 2030era arte 1.550 – 2.340 M €-ko inbertsioa aurreikusten du, eta horrek eragin handia izango du balio erantsian, enpleguan, enpresa-lehiakortasunean eta berrikuntzan.

JUSTIZIA ERRESTAURATIBOAREN ESTRATEGIA

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen 2022-2025 Euskadirako Justizia Errestauratiboaren estrategiaren berri eman du.  Sailburuak azpimarratu duenez, “esparru estrategiko dinamiko eta irekia dugu dagoeneko, biktimen zein keltegileen diskreziotik eta borondatetik lanean jarraitzeko”; eta gaineratu du estrategia horretan ezarritako metodologiarekin, irailetik aurrera biktimen arretarako eta kaltegileak direnentzako birgizarteratzeko errestauratibo-programa berriak abian jarriko direla. 

OSASUN PUBLIKOAREN LEGE-PROIEKTUA

Bere aldetik, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, berriz,  gaur Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-proiektua eman du ezagutzera. Honen helburu nagusia euskal herritarren osasuna babestea eta indartzea da, interes goreneko ondasun publiko gisa, pertsonen osasun-eskubideak, aukera-berdintasuna eta ekitatea bermatuz.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Gainera, ohikoa den bezala, Bingen Zupiria sailburuak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, kultura arloak aipatu ditu:

Alde batetik, gaurko Gobernu Kontseiluak kirol-arloko enpresentzako eta pertsona profesional autonomoentzako dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ditu pandemiak eragindako kalteak arintzeko, guztira, 1.000.000 euro. 

Eta, besteteik, Kontseiluak Espainiako Gobernutik jasotako Next Generation EU funtsak Arabako Foru Aldundiari transferitzea onartu du. Guztira, 900.000 euro dira eta Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan induskatutako egiturak sendotzeko eta lehengoratzeko erabiliko dira.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak