“Mendiko eremuen etorkizuna: erronkak eta aukerak”, eztabaida Pirinioetako gazteriarentzat

2022-07-20
  • Interreg elkarteak CTPren laguntzarekin antolatutako topaketa birtuala
  • Osteguna, 2022ko uztailaren 28a, 16: 00etatik 17: 30era, on line eta ingelesez


Vitoria-Gasteiz 2022 07 20

Pirinioetako Lan Elkarteak antolatuta, urriaren lehen asteburuan Hondarribian ospatuko den Gazteriaren Bigarren Garraio Foroaren antolakuntzak animatzen ditu parte-hartzaileak, bideo konferentzia bidez, "Mendiko eremuen etorkizuna: erronkak eta aukerak" izeneko jardunaldia jarraitzera. Jardunaldia 2022ko uztailaren 28an egingo da, ostegunean, 16: 00etatik 17: 30era, online eta ingelesez.

Topaketan mendi eremuetako kohesio politikaren etorkizuna eta iraunkortasuna eztabaidatuko dira. Interreg´eko gazteentzako boluntarioen esparruan, mendialdeetan mugaz gaindiko lankidetzari buruzko lineako panel hori antolatu da. Iraunkortasunean eta Europako eskualde-garapenean interesa duten gazteei zuzenduta dago. Horretarako, Europa osoko eskualde arteko mendialdeetan lan egiten duten tokiko agintariak gonbidatu ditu Interreg erakundeak, gazte-taldeekin eztabaidatzeko eskualde horien erronkei eta aukerei buruz.

Web mintegiaren atal nagusia galdera-erantzunen txanda izango da, eta bertan izena eman duten gazteek hitza hartuko dute. Europar Batasunaren Kohesio Politikak zer ematen duen eta eskualdeen iraunkortasunerako trantsizioan nola parte har daitekeen jakiteko balioko du topaketak.

PLEk uste du aukera ona dela Europar Batasuneko mendi-eremuetako gazteek elkar ezagutzeko, eta, ekitaldiaren ondoren, ideiak trukatzeko eta praktikan jartzeko. Parte hartzeko eskaera honako esteka honetan egin daiteke: https://www.euromontana.org/en/events/30857/ , uztailaren 27a (asteazkena) baino lehen.

Datorren urrian, Nouvelle Aquitaine, Occitaine, Katalunia, Andorra, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko -Pirinioetako Gazteen Bigarren Batzarran- 80 gazte bilduko dira Hondarribian, klima-aldaketari eta horrek mugaz gaindiko eremuetan eta planeta osoan duen eraginari buruz eztabaidatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Arauzo, Paola Lloret