Berriak Segurtasuna

Euskalmeten arabera, bero-bolada historikoa izan da, inoiz ez baitira hain balio altuak neurtu urteko hilabete bakar batean ere

2022-07-19
  • Euskal Meteorologia Agentziak uztaileko tenperatura altuen efemerideak neurtu ditu bere 140 estazioetako 80tan
  • Bestalde, urteko errekorrak hautsi dira horietako 17tan

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, uztailaren 11tik 18ra bitartean izandako bero-bolada historikoa izan da; izan ere, lehen inoiz ez dira hain balio altuak erregistratu urteko hilabete bakar batean ere. Egoera ezohikoa izan dela agerian jartzen du Euskalmetek dituen 140 estazioetako 80tan lortutako uztaileko efemeride-kopuru handiak, eta horietako 17tan urteko errekorrak ere hautsi dira.

Erregistratu diren uztaileko efemerideei dagokienez, Gardeako estazioko 43.5 ºC-ak, Arrasateko eta Saratxoko 42,9 ºC-ak eta Ordunteko eta Orozkoko 42.4 ºC-ak nabarmentzen dira. Erregistratu diren urteko efemerideei dagokienez, berriz, nabarmentzen dira Arrasateko estazioan neurtutako 42.9 ºC-ak, Ordunteko 42.4 ºC-ak, San Prudentzioko 42.3 ºC-ak eta Behobiako 42.1 ºC-ak.

Basoko suteei dagokienez, adierazi behar da basoko suteen arriskua eragin zuen faktore bakarra ez zela tenperatura altuarena izan, faktore horri erantsi behar baitzaio landarediak jasandako estres handia, bereziki Arabako Lurralde Historikoan, eta laboreen uzta jasotzeko garaia izatea. Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartu zituen zehatze-neurriak, eta abisu, alerta eta alarma sisteman jaso ziren.  

Euskalmeten arabera, bero-bolada honetan Eusko Jaurlaritzak 20 abisu hori aktibatu ditu tenperatura altu iraunkorrengatik, muturreko tenperatura altuengatik, baso-suteen arriskuagatik eta galernengatik; 14 alerta laranja tenperatura altu iraunkorrengatik, muturreko tenperatura altuengatik eta baso-suteen arriskuagatik; eta 5 alarma gorri muturreko tenperatura altuengatik eta baso-suteen arriskuagatik.

Bero-bolada hilaren 18ko eguerdian hasi zen arintzen. Lehenengo Bizkaia mendebaldean aldatu zen haizea, eta gero, egunean zehar, lurraldeko gainerako lekuetan, Ebroren ardatzeko zonan izan izanik. Haize-aldaketaren ondorioz tenperaturek nabarmen egin zuten behera, eta hogei minutuan bakarrik 15 ºC ere jaitsi ziren itsasertzeko estazio batzuetan.

OHARRA: albiste honekin batera doan argazkia EuskalEguraldiaren Imanol Gago da.

4 iruzkin
  • 2022-07-21

    Bizikidetzako eszenatokiak aurreikusteak, tenperatura globala igotzeak, eta irtenbide eraginkorragoak emateko azterketa tekniko eta tekniko gehiago laguntzeak, proiektu bat abian jarri aurretik inpaktu handiagoa ez ekartzea, eta beroarekin itxurazko berrikuspena egitea, lehenago narriatu daiteke tenperaturak funtzionamendu normalaren balioak gainditzen dituenean, behar adinako hozte-egoerarik ez badago, anomaliak eragin ditzake arazo deribatuekin, baldin eta ez bada prebentzioarekin esku hartzen ezinbestean hasi den gertaeraren aurretik eta bitartean.

  • 2022-07-21

    Prever escenarios convivencia aumento temperatura global y ayudar más estudios técnicos y técnicas para aportar más soluciones más eficientes no supongan mayor impacto antes de poner en marcha un proyecto y revisión aparamenta con el calor puede deteriorarse antes cuando la temperatura sobrepase los valores de funcionamiento normal a ausencia de refrigeración suficiente escenarios adversos pueden dar anomalías con problemas derivados si no se interviene con prevención antes y durante el suceso de haber empezado irremediablemente.

  • 2022-07-20

    Además de extraer agua humedad aire entre otras reacciones puedan ser incluso químicas para generar energía, instar a no exponerse innesariamente al sol condiciones extremas menos sin protección, en condiciones extremas. Y habrá aparamenta no el calor deje de funcionar antes.

  • 2022-07-20

    Ura ateratzeaz gain, hezetasuna airea, beste erreakzio batzuen artean, kimikoak ere izan daitezke energia sortzeko, eta muturreko baldintza babesgabeetan eguzkitan ez egoteko eskatu. Eta beroarekin aparamenta egongo da, ez ibili lehenago.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak