Colegio Profesional de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi izeneko elkargoa eratzeko Lege-aurreproiketua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-07-19

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege-aurreproiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taularen eta gobernu irekiaren atariaren bidez (Irekia) eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta erakunde adierazgarrienen iritzia jaso da.

Testuinguru horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona fisikoei (20) eta pertsona juridikoen ordezkariei (1) Colegio Profesional de Ambientólogas y Ambientólogos de Euskadi izeneko Elkargo Profesionala sortzeko lege-aurreproiektua onartzearen alde egindako ekarpenengatik.

Bidalitako ekarpenak Euskadiko profesionalen egoera anbinetologoen eta ingurumen-adituen elkargo profesionala lehendik dagoen beste autonomia-erkidego batzuetakoekin parekatzeko beharrari buruzkoak dira, bai eta elkargo profesionala sortzearen komenigarritasunari buruzkoak ere, tituludunak eta osasun publikoa, ingurumenarekiko errespetua, energia-kontsumoaren murrizketa eta jasangarritasuna babesteko.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta aipatutako izapideen emaitza baloratuta, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta sail eskudunetako sailburuei aurkeztuko zaie, aldez aurreko onarpena eman diezaien.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan