Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Euskal Programak Kolonbiako lider bat hartuko du aurten

2022-07-20

Vitoria-Gasteiz, 2022/07/20

Luz Mary Osorio Giza Eskubideen defendatzailea da eta Antioquiako Erakunde Indigenako (OIA) kidea. Senu indigena da eta Cacereseko udalerriko (Kolonbia) Puerto Bélgica las Palmas babeslekutik dator.  Gaur egun, aldi baterako harreran dago Euskal Autonomia Erkidegoan, bere semearekin batera, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren esparruan.

Programa horren helburua da euren jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren alde egiten duten lanagatik bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten giza eskubideen defendatzaileak babestea.  Helburu horrekin, pertsona horiek sei hilabetez hartzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Programa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak gidatzen du, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du, eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du. Horrez gain, Mugarik Gabe erakundeak ere parte hartzen du harrerarako euskal erakunde gisa. Erakunde horrek ibilbide luzea egin du OIArekin lanean.

Denbora horretan, agenda politiko bat garatu dute hainbat erakunde publiko eta gizarte-erakunderekin, beren nazioarteko laguntza-sareak zabaltzeko eta indartzeko. Sare horiek, praktikan, babes-aterki gisa jarduten dute. Babes hori segurtasun-baldintza handiagoetan itzultzeko eta Giza Eskubideen defentsan lanean jarraitzeko lagungarria da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ematen zaien harrera-aldiak atseden hartzeko eta zaintzeko aukera ematen die, indarkeria politikoaren inpaktuak kontuan hartuta, fisikoki eta emozionalki indartzeko.

2011z geroztik, herrialde desberdinetatik etorritako 32 pertsona hartu dituzten programa honen bidez.

 

Luz Mary Osorio

Bere babesleku indigenaren buru izan zen 2017-2019 aldian. Denbora horretan beste kargu batzuk ere bete zituen, hala nola: Tokiko Kabildoaren idazkaria, Resguardoko Emakumeen Taldeko idazkaria, Udalerriko Bake Kontseiluko kidea (2018-2021), 10 komunitate indigenen ordezkari gisa. Emakumeen eskubideen trebakuntzan ere lan egin zuen 2021ean.

Gizarte-bitartekaritzan goi-mailako prestakuntza du, eta, gaur egun, Ama Lurraren Pedagogiako lizentziatura egiten ari da Antioquiako Unibertsitatean. 

Indarkeriaren biktima gisa, behartutako bi lekualdaketa bizi izan ditu: lehena 2012an, bere herrialdeko barne-gatazkaren ondorioz, eta bigarrena 2019an, eskubideen defentsan egindako lanagatik.

 

OIA (Antioquiako Erakunde Indigena)

Kolonbiako Antioquia departamenduko 5 herri indigena barne hartzen ditu. Lurralde-eskubideen, autonomiaren eta kultura-nortasunarekiko errespetuaren aldeko mugimendu indigenaren borroka-erakundea da.

Era berean, Giza Eskubideen defentsaren alde lan egiten du, departamentuan gertatzen diren egoera ezberdinei aurre egiteko, batez ere kide indigena asko mehatxatu, mugitu eta hil dituzten talde armatuen ondorioz.

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-22

    Erreferente femenino gehiago izatea, historian pertsonaia maskulino ikusgarriak sustatu direnean, femeninoak edo beste genero batek gizartean aurrez-aurre egoteko eskubide gutxiago balitu bezala.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-22

    Bien tener más referentes femeninos cuando en la historia se han potenciado personajes masculinos visibles como si lo femenino u otro género tuviera menos derechos de presencia en la sociedad al frente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luz Mary Osorio