Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko dirulaguntza onartu du Zanbranako Lanos Gazteluko egiturak premiaz sendotzeko obrak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2022-7-19)

2022-07-19

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 300.000 euroko dirulaguntza onartu du Zanbranako Udalarentzat, Zanbranako Lanos Gazteluko egiturak premiaz sendotzeko proiektua finantzatzeko. 

Defentsa-multzo hori Lanos muinoaren gailurrean dago, eta hainbat fasetan eraikitako sei elementuk osatzen dute: lau angeluko oinplanoa duen dorrea, hareharrizko harlanduz eta argamasaz egina; mendebaldetik dorre horri erantsitako solairu bakarreko eraikina; eta, azkenik, ixten ez diren lau harresi-lerro zentrokide. Azken lau defentsa-elementuak dorrea inguratuz artikulatzen dira, batez ere hego-ekialdetik, ipar-mendebaldean sakan natural batek osatzen baitu defentsa. 

Eraikina hondatzen ari da etengabe, eta 2022an egindako memoria baten bidez ezarri da dorrearen eta haren egonkortasunaren eta harresiko horma-atalen esku-hartzeak direla premiazkoenak. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, euskal kultura-ondarearen babesa bermatzeko, 300.000 euro bideratuko ditu premiazko lan horietara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko