INFORMAZIO OHARRA: NBEren salaketa 2012ko erditze baten inguruan
2012an Donostiako ospitale batean indarkeria obstetrikoarekin lotuta NBEk egindako salaketa bati buruz argitaratu berri den albiste bati dagokionez, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako argibide hauek eman nahi dituzte aipatutako kasuari buruz:
- 2015ean, ondare-erantzukizuneko errekurtsoa jarri zitzaion Osakidetzari Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
- Epaitegi horrek, aureztutako frogen ondoren, epai irmo bat eman zuen (ezin zen errekurtsorik aurkeztu) 2015eko urriaren 13an, eta ezetsi egin zuen, egiaztatuta geratu baitzen ez zeudela erantzukizun hori izateko baldintzak. Epai horren arabera, ez zitzaion inolako kalte fisiko edo psikikorik egin pazienteari Donostiako Unibertsitate Ospitalean emandako laguntzaren ondorioz. Bestalde, epaian esaten denez, emandako asistentzia protokolo medikoen araberakoa izan zen, eta egiaztatuta geratu zen pazientearen erditze-prozesuan esku hartzen zuten profesional guztien jarduna zuzena eta arauetara egokitua izan zela.
- Osakidetzak ez du NBEko Batzordearen aurrean jarraitutako prozeduraren berri izan, eta ez da helarazi pazienteari emandako asistentziari buruzko alegaziorik egin ahal izateko.
- Osasun Saila eta Osakidetza egunero lanean ari dira, bai kasu hartan bai gainerako jardueretan, gertuko eta kalitatezko arreta eskaintzeko, laguntza obstetrikoa ebidentzia zientifikora eta aldaketa sozial eta kulturaletara egokituz, erditze/jaiotze prozesua esperientzia positiboa eta ahaztezina izan dadin, segurtasun- eta bikaintasun-esparrua babestu behar dela ahaztu gabe.