Atari honek ez du bere funtzionamendu osoa bermatzen iExplorer nabigatzailearen bertsio desberdinetan. Edozein anormaltasun antzematen badu, mesedez, beste nabigatzaile bat erabil ezazu.
Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak Portugaleteko 47. Nazioarteko Follore Jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Uztailaren 18tik 21era bitartean Portugaleteko La Canilla pasealekuan egingo da jaialdia, 21: 30etik aurrera.
Aurkezpenean izan dira, halaber, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua Bizkaiko Foru Aldundia, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta Borja Garate jaialdiko zuzendaria.
47. edizio honetan Bolivia, Georgia, Ginea Bissau, New Orleans eta Sri Lankako taldeek hartuko dute parte.