Astekonomiak KPIaren igoerari erreparatzen dio gaur ere; hala ere, euskal enpresen konfiantzak hobera egin du eta aire-trafikoak gora egin du
“Déjà vu” gisako bat bailitzan, KPIak gora egiten jarraitzen du. Aitzitik, euskal enpresen konfiantzak hobera egin zuen lehen hiruhilekoan, eta Euskadiko aireportuetako aire-trafikoak galdutako jarduera berreskuratzen jarraitzen du. Horiek dira gaur Astekonomiak jasotako asteko adierazle ekonomikorik garrantzitsuenak.
Ekainean, Euskadiko KPIak % 9,6 egin zuen gora, 1986tik izan den tasarik handiena. Erregaien, elikagaien, jatetxeen eta ostatuen garestitzeak eragin du igoera hori. Bestalde, azpiko inflazioa % 5,4raino igo da.
Estatistika Institutu Nazionalak landutako estatistikaren arabera, euskal enpresen konfiantzak hobera egin zuen hirugarren hiruhilekoaren hasieran. Indizeak lortutako maila (131) Ukrainako gerraren aurretik eta pandemiaren hasieran aurretik erregistratutakoaren antzekoa da. Enpresek aditzera eman dute egoera ona dela eta etorkizunerako itxaropenak hobeak direla.
Ekainean, Euskadiko aireportuetako pertsonen trafikoak % 139,1 egin zuen gora aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, 595.700 bidaiari izan ziren. Horrek esanahi du 2019ko hil berean izan zen jardueraren % 94 berreskuratu dela —izatez, urte horretan erregistratu ziren seriearen daturik onenak—.
Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria.