Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak defendatzen du zientzia, teknologia eta berrikuntza palankak direla hazkunde jasangarriaren bidean aurrera egiteko

2022-07-14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk “Euskadiren etorkizuna ikerkuntzatik eta berrikuntzatik eraikitzen” udako ikastaroa inauguratu du
  • Nazioarteko ziurgabetasunaren hazkundearen aurrean, berrikuntza defendatu du erantzun gisa, iraganean eraginkorra izan dela frogatu delako
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Plana herri-apustu estrategikoa eta konpromiso partekatua da
  • Talentua Euskadiren abantaila konparatiboa da, eta, gainera, zientzia, teknologia eta berrikuntzako ekosistema propioa du

Lehendakariak hasiera eman dio gaur goizean “Euskadiren etorkizuna ikerketaren eta berrikuntzaren ikuspegitik eraikiz” udako ikastaroari. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua den Cristina Uriartek antolatutako ikastaroa, ZTBP 2030aren zutabe estrategikoen inguruan garatuko dena: Bikaintasun Zientifikoa, Lidergo Teknologiko Industriala, Berrikuntza Irekia eta Talentua.

Bere hitzaldian, Lehendakariak adierazi du egungo egoera nazioarteko geoestrategiak, osasunak eta ekonomiak erabat baldintzatzen dutela, eta horrek ziurgabetasuna iragartzen duela. Horri erantzuteko, berrikuntzaren tresna defendatu du. Halaber, esan du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza palankak direla, guztion artean Euskadirentzat etorkizun hobea eraikitzeko aukera emango digutelako. Etorkizuna eta gizartea, ezinbestean berdeagoak, digitalagoak eta inklusiboagoak izango direnak.

Halaber, gogorarazi du Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana herrialde osoaren apustu estrategikoa dela. Guztiok (unibertsitateak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, administrazio publikoak, enpresak eta gizarte osoak) lotzen gaituen ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko konpromisoa da.

Konpromiso partekatu horren ondorioz, handitu egin dira maila teknologiko altuko eta ertain-altuko enplegua, Europako patenteen eskaerak, bikaintasuneko ekoizpen zientifikoa eta Europako funtsak lortzea. Gainera, Europak berrikuntza handiko eskualde gisa aitortu gaitu. Balantzea positiboa da, baina ez da nahikoa berrikuntzaren arloan lider diren Europako eskualdeetako bat izateko ezarri dugun helburua lortzeko. Inbertsioari eta lankidetzari eutsi behar diegu, eta hazten jarraitu behar dugu berrikuntzako sektore eta enpresa guztietan. Argi dugu norabidea: berrikuntzan inbertitzea etorkizun hobean inbertitzea da.

Lehendakariak Talentuari balioa eman dio Euskadiren konparaziozko abantaila gisa, I+Gn diharduten ia 20.000 profesional baititu, eta horietatik % 37 inguru emakumeak dira. “Gainera, gure zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-ekosistema propioa dugu. Pertsonak ditugu, tresnak ditugu eta lankidetzan ari gara lanean, auzolana” esan du.

“Gure zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken helburua, enpresen lehiakortasuna, enplegu-aukerak eta pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzea dela” esanez bukatu du.

UDA IKASTAROA: EUSKADIREN ETORKIZUNA ERAIKITZEN IKERKETA ETA BERRIKUNTZATIK ABIATUTA

Nola laguntzen dute Bikaintasun Zientifikoak eta Lidergo Teknologiko Industrialak Euskadik etorkizuna modu partekatuan eraikitzen? Nola laguntzen dute euskal I+G+bren orientazioa emaitzetara maximizatzeko, enpresetan berrikuntza eta I+G bultzatzeko, nazioartekotzea indartzeko eta Talentua sustatzeko helburuak lortzen?

Nola helarazten ditugu, berrikuntza irekitik, abangoardiako ideiak eta ezagutza merkatura eta nola sustatzen dugu berrikuntza enpresa txiki eta ertainetan?

Nola indartzen ditugu talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko mekanismoak?

Gai horiek eta beste batzuk, “Euskadiren etorkizuna Ikerketatik eta Berrikuntzatik eraikiz” udako ikastaroan landuko dira, uztailaren 14an eta 15ean, Donostian.

ZTBP Euskadi 2030aren oinarri estrategikoen inguruan garatuko da ikastaroa, txosten baten bidez, eta, ondoren, eztabaidarako mahai-inguru baten bidez, horietako bakoitzaren inguruan:

 

  • Bikaintasun Zientifikoa: Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldia eta Ricardo Diez Muiñok moderatutako mahai-ingurua.

 

  • Lidergo Teknologiko Industriala: Andrés Arizkorretaren hitzaldia eta Javier Ormazabalek moderatutako mahai-ingurua.

 

  • Berrikuntza Irekia: Xabier Goenagaren hitzaldia eta Mª Jose Arangurenek moderatutako mahai-ingurua.

 

  • Talentua: Fernando Cossio-ren hitzaldia eta moderatutako mahai-ingurua.

 

Informazio gehiago edota ikastaroan izena emateko:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskadiren-etorkizuna-eraikitzen-ikerketa-berrikuntzatik-abiatuta

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak