Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kardiologiako eta onkologiako kanpo-kontsultak izateko eta urgenteak ez diren proba osagarriak egiteko zain egon beharreko gehienezko denbora bermatzeko dekretua

2011.eko urriak 27

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak kardiologia eta onkologiako lehengo kontsultak izateko eta bi patologia horiekin erlazionatutako proba osagarri ez urgenteak egiteko (esfortzu-probak eta hemodinamikakoak, mamografiak eta kolonoskopiak) zain egon beharreko gehienezko denbora mugatzeko egin nahi duen dekretuari buruz zenbait komunikabidetan agertutako informazioa dela eta, uste du garrantzitsua dela hau argitzea:

1. Dekretu hori 2012ko udaberrian sartuko da indarrean; helburua da patologia onkologiko eta kardiakoak artatzeko gehienez ere zain egon beharreko denbora mugatzea. Zain egon beharreko denbora hori, gainera, maila guztietan bermatu nahi da: lehenengo kontsultetan, proba osagarrietan, ebakuntzetan.


2. Izapidetzen ari den dekretuaren helburu zehatza da onkologia eta kardiologiako lehenengo kontsultak, gehienez ere, 30 eguneko epean egin daitezen bermatzea. Gehienezko epe hori bera ezarri da baita ere lehen aipatutako proba osagarri horiek egiteko, guztiek diagnosi-gaitasun handia baitute.


3. Hori horrela izan dadin, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak azpimarratu nahi dute ezinbestekoa dela Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen eta zerbitzuen produktibitatea hobetzeko neurriak hartzea, eta, egia esan, dagoeneko ari dira neurri horiek emaitza onak izaten; izan ere, sareko ebakuntza-gelen jarduerak % 25 egin du gora 2011ko urtarrila eta urria bitartean, eta pixkanaka jaisten hari da hitzartutako jarduera.


4. Gehienez ere zain egon beharreko 30 eguneko epe hori sareko baliabideekin bermatu ezin denean soilik bideratuko da pazientea zentro hitzartu edo pribatuetara, lehendabizi, gainera, pazientea bizi den lurralde historikoetakoetara, eta gero, gainerako euskal probintzietakoetara.


5. Azkeneko aukera izango litzateke pazientea beste autonomia erkidego batzuetako zentroetara bideratzea. Neurri hori, ordea, ez da hartu legegintzaldi honetan, nahikoak izan direlako aurretik aipatutako beste bi neurriak, Osakidetza eta Osasun eta Kontsumo Sailak gehienez ere zain egon beharreko ezarritako konpromisoak betetzeko.


6. Une honetan inork ez du egon behar 30 egun baino gehiago zain onkologiako edo bihotzeko ebakuntza bat egiteko. Eta kirurgia orokorrean ere, gehienez 55 egun egon behar dute zain pazienteek, nahiz eta duela urte batzuetatik ezarrita dagoen 180 egun direla zain egon beharreko gehienezko denbora.


7. Onkologiako eta bihotzeko lehenengo kontsultak izateko zain egon beharreko batez besteko denbora, gaur egun, 15 eta 5 egunekoa da, hurrenez hurren, eta izapidetzen ari den dekretuan jasotako proba osagarriak egiteko itxarote-denbora, berriz, 14 egunekoa da diagnostikoak egiteko mamografietan, 6,5 egunekoa esfortzu-probetan, 8,5 egunekoa kolonoskopiak egiteko, eta 2 egunekoa hemodinamia-probak (kateterismoa) egiteko. Kirurgia kardiako eta onkologikoak egiteko, berriz, une honetan, paziente bakar batek ere ez ditu 30 egun baino gehiago zain egin behar.

Iruzkin bat
  • 2011.eko urriak 29

    A Q LE LLAMAIS PRUEBAS COMPLEMENTARIAS NO URGENTES? Q TODA PERSONA TIENE DERECHO DE UNA TAENCCION PORQUE PAGA UNA SEGURIDAD SOCIAL,Q LAMENTABLEMENTE EN EL SIGLO XXI TENEMOS UNA PESIMA CALIDAD DE ATENCION EN OSAKIDETZA.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan