Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 eurorekin lagunduko ditu euskal kultur-ondare inmateriala balioan jartzen duten proiektuak(Gobernu Bilera 2022-7-12)

2022-07-12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du euskal kultur-ondare inmaterialaren balioa nabarmentzeko eta haren berri zabaltzeko xedea duten proiektuak diruz laguntzeko deialdia. Guztira 200.000 euro bideratuko dira deialdi honetara eta honako proiektu hauek dira diruz lagundu ahal izango direnak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-adierazpen immaterialei buruzko ikerketa-, dokumentazio-, erregistro- eta inbentario-proiektuak, betiere aurretik Ondarearen Zuzendaritzak egin ez baditu.
  • Interesekoak diren kultura-ondasun immaterialen egoeraren analisia eta diagnostikoa egitea, barne hartuta ondasun hori mantentzearekin eta sustatzearekin lotutako jarduketa-proposamenak eta lehentasunak.
  • Kultura-ondasun immaterialak kudeatzeko eta babesteko planen aurreko azterlanak egitea.
  • Euskal kultura-ondare immaterialaren edozein adierazpenen transmisioa areagotzera bideratutako proiektuak, adierazpena mantentzearen aldeko ekarpena egiten badute.
  • Ondare immaterialaren inguruko ezagutza zabaltzera eta areagotzera bideratutako proiektuak, besteak beste, kongresuak, erakusketak, topaketak, argitalpenak, tailerrak, eta abar, hezkuntzaren esparrukoak barne.
  • Ondare immateriala eta beren komunitateak babestera eta zaintzera bideratutako beste jarduera batzuk.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da EHAAn argitaratu eta  hurrengo egunetik aurrera eta proiektu bakoitza %100-ean finantzatu ahal izango da beti ere, gehienez 30.000 euroko aurrekontua gainditu gabe.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bigarrenez egiten du euskal kultur-ondare inmaterialaren balioa nabarmentzeko proiektuak bultzatzeko dirulaguntza deialdi hau. Iazkoan guztira zazpi proiektu lagundu ziren diruz eta Bertsozale Elkartearen, Labrit Ondarearen, Labayru Fundazioaren, Euskal Dantzarien Biltzarraren, Soinuenea Fundazioaren, Balmasedako udalaren edo Ondare Babesaren proiektuak finantzatu ziren. Proiektuek 21.000 eta 30.000 euro arteko dirulaguntzak jaso zituzten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko