Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Tokiko 2030 Agenda eta tokiko ekintza jasangarria Euskadin bultzatzeko adierazpen instituzionala (Gobernu Bilera 2022-7-12)

2022-07-12
  • Akordioak lankidetza- eta elkarlan-esparrua ezartzen du Euskadin tokiko jasangarritasuna bultzatzeko Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen bidez.
  • Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren bidez, Euskadiko tokiko 2030 Agenda eta tokiko ekintza jasangarria sustatzeko erakundearen eginkizuna
  • Lehendakaritzak Udalsarea 2030 Agendaren esparruan integratzen dela bermatuko du, Eragile Anitzeko Foroaren bidez
  • Udalsarea 2030en akordio berriak inplikazio politikoa eta jasangarritasunarekiko konpromisoa suspertzen lagunduko du, garapen jasangarri globalari egindako tokiko ekarpena ikusarazteko eta Euskadi arlo horretan erreferente gisa kokatzeko
  • Eusko Jaurlaritzaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza-protokolo orokorra ere onartu da, 2030 Agendaren eremuan gizarte-dibulgazioa, herritarren inplikazioa eta nazioartekotzea helburu dituena

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskadin 2030 Agenda eta tokiko ekintza jasangarria bultzatzeko adierazpen instituzionala onartu du. Adierazpen horren bidez, Lehendakaritza Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sareari atxiki zaio, erakunde sustatzaile gisa.

Atxikipen hori Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendaren arloko ekintzak abian jarri dituen testuinguru batean kokatzen da. Ekintza horiek Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritzaren bidez hartu ditu bere gain. Alde horretatik, nabarmentzekoa da 2021eko ekainaren 29an Gobernu Kontseiluak 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa onartu zuela, zeinaren xedea baita Garapen Jasangarrirako Helburuen ikuspegi eraldatzailearekin lotutako kontratu sozialeko kultura bultzatzea; eta 2021eko uztailaren 6an Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroa sortu zuela, Euskadiko politika publikoetan 2030 Agenda harmonizatzen eta garatzen laguntzeko lankidetza- eta aholkularitza-organo gisa, Lehendakaria buru dela.

Horrela, jada egindako bidea kontuan hartuta, eta EAEko tokiko gobernantzaren eredu berriari jarraikiz (inplikazio politikoa eta garapen jasangarriarekiko konpromisoa biziberritzea eta sailen arteko zeharkakotasuna indartzea ahalbidetuko duena, izaera estrategikoagoko lan-plan baten bidez), Lehendakaritzak akordio berri hau sinatu du Udalsarea 2030ekin, jasangarritasun globala lortzen eta Euskadi GJHak tokikotzeari dagokionez nazioarteko erreferente gisa kokatzen laguntzeko.

Bestalde, Udalsarea 21 iraunkortasunerako udalerrien euskal sarea 2002ko abenduaren 20an eratu zen, eta eskarmentu handia du tokiko iraunkortasunaren aldeko konpromisoan. Sarea sortu da EAEko administrazio publikoen arteko koordinazio-foro bat eratzeko, udal-mailan jasangarritasuna sustatzeko, eta aurrera egiteko Tokiko Agenda 21 ezartzeko EAEko udalerrietan, EAEko Ingurumeneko Esparru Programarekin bat etorriz. 2010eko martxoaren 30eko bigarren hitzarmen arautzailearen ondoren, 2016ko apirilaren 27an, EAEn tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa sinatu zen, eta guztira 191 udalerri atxiki zitzaizkion, Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta beste erakunde publiko batzuekin batera. 2019an, Udalsarea 2030 izena hartu zuen sareak, hau da, Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea, bertako kideen ibilbidearekin bat etorriz eta helburuak 2030 Agendaren jarraibideekin lerrokatuta. Azkenik, 2021ean 2030 Agendaren esparruan integratu zen, eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroan parte hartu zuen.

Gaur ezarritako akordio horri esker, Udalsarea 2030ek, Lehendakaritzarekin lankidetzan, honako lan hauek egingo ditu:

  • Tokiko ekintzaren sustapena eta lidergo politikoa, eta 2030 Agendak hedatzea, EUDELekin koordinatuta;
  • Informazioa eta ezagutza trukatzea, Euskadin tokiko jasangarritasunaren arloko jardueren koordinazioa hobetzeko;
  • Euskadin iraunkortasunaren arloan dauden beste proiektu, ekimen edo laguntza-programa batzuei buruzko informazioa ematea.

Ondorioz, adierazpen horren bidez, Lehendakaritzak Euskadiko tokiko jasangarritasunarekiko konpromisoa berritu du, eta Euskadiko 2030 Tokiko Agendaren eta tokiko ekintza jasangarriaren sustatzaile bihurtu da.

UNESCO Etxea

Gobernu Kontseiluaren gaurko uztailaren 12ko bilkuran, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza-esparrua ere ezarri da, 2030 Agenda kontratu sozialaren kultura ehuntzen laguntzeko, garapen jasangarriaren aldeko ekintza eraldatzailearen bidez.

Lankidetza honek 2030 Agendako Lehentasunen Euskal Programaren jarraibideei jarraituko die, eta barneko gizarte-kohesioa sustatzera bideratutako ekintzak garatuko dira, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak kontuan hartuta inor atzean ez uzteko, desberdintasunak murriztuta eta elkartasun-kultura sustatuta; nazioartean bakearen, justizia sozialaren eta giza garapen jasangarriaren alde laguntzea, multilateralismoarekiko konpromisoan oinarrituta; eta 2030 Agenda lehentasunezko konpromiso gisa eta interpelazio gisa onartzea, lehentasun eraldatzaileak 17 GJHekin bat etorriz definitzeko, politiken koherentziaren, giza eskubideen ikuspegiaren eta genero-berdintasunaren ikuspegia emanez.

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-12

    Uraren kudeaketa ekimen gehiagori begiratzea, planetan ura dago, hezetasuna berreskuratzetik hasi eta soberakinak biltegiratzeraino euria, elurra eta abar, birzirkulazio energia berriztagarriarekin eta ontzi konektatu komunikatzaileak sortuz.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-12

    Mirar más iniciativas gestión del agua, estamos en el planeta agua, desde recuperación humedad hasta almacenamiento excedentes lluvia, nieve, etc con recirculación energía renovable y generación como pueda ser recipientes conectados vasos comunicantes.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko