Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
qrcode

Balmaseda-Zalla Funtzio Arloaren Lurralde Plan Partzialaren behin betiko onespena (2011-10-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-10-26

Dekretukua honen bidez, behin betiko onespena ematen zaio Enkarterriko Balmaseda-Zallako eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partzialari

Gobernu Batzordeak, behin betiko Balmaseda-Zalla (Enkarterriak) Funtzio Arloaren Lurralde Plan-Partzialaren (LPP) dekretua onartu du gaurko bileran. Zonalde horrek, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantzako bailara, Lanestosa, Sopuerta, Trucios eta Zalla udalerriak batzen ditu.

Gobernu Batzordeak, horrela, Ingurumen, Lurralde Plangitza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Pilar Unzaluk aurkeztutako LPPari onespena eman dio, zeinen bitartez, hainbat helburu lortu nahi diren, besteak beste, gutxieneko tamaina funtzionala lortzea, lurraldearen mugapenak gainditzea eta Funtzio Arloaren garapen jasangarria bermatzeko hurrengo 16 urteetan eman beharko diren lurralde antolamendu aldaketak koordintzea.

Ingurune horrek dituen natura eta kultura ondareak lurraldearen garapen ekonomikorako eta jasangarrirako garrantzia handiko elementuak direla aitortzen du. Horregatik, Funtzio Arloaren natura esparru interesgarrienak diren Ordunteko LICaren, Armañoneko Natura Parkearen et Trianoko Mendietako Biotopo babestuaren artean korridore ekologikoak irekitzea aurreikusten da, baita "arbola berezi" adierazpena izan dezaketenen arbola kopurua ugaritzea.

Era berean, zonaldeko turismo eta kultura ekipamenduak indartzearen alde apustu egiten da, baita etxebizitza kopurua handitzearen alde, batez ere, biztanle gutxiko lurraldea izanik garapenerako marjina handia duelako.

Planak jarduera ekonomikoa eta biztanleen distribuzioaren arteko oreka lortzen laguntzen du eta, horrela, komunikazio bide nagusietara loturik dauden jarduera ekonomikoak zeintzuk diren jakitearen alde apustu egiten du eta Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio ezberdinek abian jarri dituzten Sektoretako Lurralde Plan ezberdinak (SLP) bateratzen ditu.

Hurrengo SLPak hartu dira kontuan: Euskadiko Errepidetako Plan Orokorra; Bizkaiako Errepidetako Plana; EAEko Trenbide Sareko Sektoreko Lurralde Plana; EAEko Aire Energiako Sektoreko Lurralde Plana, EAEko Ibaietako eta Erreketako Ubideen Ordenaziorako Sektoreko Lurralde Plana. (Isurialde Kantaurikoa); EAEko Paduretako Sektoreko Lurralde Plana; EAEko jarduera ekonomikorako eta merkatal ekipamenduetarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Sektoreko Lurralde Plana

Lurraldeko Plan Partzial hori, Lurralde Plangintzaren Legearen 13. artikuluan aurreikusten den formulazio eta tramitazio prozesu luzearen ondorengo emaitza da: Aurrerapena, Aurre, Behin Behineko eta Erabateko Onarpenak; eta zeinetan Lurraldeko Administrazio Publiko ezberdinek (tokian tokikoak, Aldundia eta Autonomikoa) eta Funtzio Arloko gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu duten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan