Garraio Sailak bat egin du Espainiako Gobernuaren garraio publikoaren hobariarekin eta % 50erainoko deskontua ezarriko du Euskotrenen bonuetan iraila eta abendua bitartean

2022-07-07

 

  • EGAko Batzar Orokorrean Bildu diren Euskal Autonomia Erkidegoko garraio operadorek bere borondatea azaldu dute deskontu handiena aplikatzeko eta hobariak irailaren 1etik aurrera martxan jartzeko tramiteak hasteko adostasunera heldu dira
  • Euskadiko erakundeek uste dute garraio publiko osoan deskontua % 50era igotzeak 14 milioi euroko gastu gehigarria ekarriko liekeela ogasunei  

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA) osoko bilkuraren buru izan da ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Bertan, Gobernu zentralak Ukrainako krisiari eta prezioen igoerari erantzuteko garraio publikoarentzako hobariak arautzeko erabili duen errege lege-dekretua aztertu da.

Dekretuak zuzeneko laguntza sistema bat ezartzen du irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garraio bonoen prezioa % 30 murrizteko konpromisoa hartzen duten autonomia erkidegoentzat eta tokiko erakudeentzat. Gainera, autonomia erkidegoek beren aurrekontuen aldetik % 20rainoko beherapen gehigarria sortzeko aukera aurreikusten du.

Arriolak aurreratu duenez, Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, % 20ko deskontu gehigarria aplikatuko du hiru probintzietako zerbitzuetan; bi milioi euro diru-kutxa autonomikoen kargura. “Neurri sozial eta ekologikoa da, herritar guztiei mesede egingo diena, batez ere klase ertainei eta langileei, eta garraio publikoa sustatzera, ibilgailu pribatuari pizgarriak kentzera eta, horrekin batera, CO2 emisioak murriztera bideratuta dago”, adierazi du.

EGAren bileran ordezkatutako operadoreen arduradun instituzionalek beren garraio-sistemetan ere hobaririk handiena lortzeko borondate politikoa erakutsi dute. Horren harira, Arriola sailburuak nabarmendu duenez, “euskal herritarrek hobariari ahalik eta etekin handiena ateratzearen aldekoak gara, baina, era berean, badakigu horrek ahalegin gehigarria dakarkiela ogasunei”. Sailburuak azaldu du orain “ogasunek administrazio bakoitzean neurri honek izan dezakeen eragin ekonomikoa aztertzea eskatuko diegu, adostasun batera heltzeko, betiere euskal erakundeen artean partekatutako ahalegin bateratuan oinarrituta”.

Beherapen handienak, Euskadiko garraio publikoko zerbitzu desberdinen datuen arabera, 14 milioi euroko kopuru gehigarria suposatuko luke euskal ogasunentzat.

Elkarraldian parte hartu dute Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Hiri Agendako diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viar Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko diputatuak, Carlos Ibarlucea Arabako Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko diputatuak, Raimundo Ruiz Escudero Gasteizko Mugikortasun zinegotzia, Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Bilboko zinegotzia eta Iban Rodriguez Leioako alkatea, besteak beste.

Bertan, zenbait “zalantza” agertu dira, besteak beste, % 30eko deskontua gauzatzeko errege-dekretuan aurreikusitako zuzeneko laguntzak banatzeko irizpideei buruz, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren agindu baten bidez argitu ahal izango direnak; hil honen erdialderako aurreikusita dago agindua. Nolanahi ere, Arriolak azaldu duenez, Euskadiko Garraio Agintaritzaren osoko bilkuran ordezkaritza duten erakunde guztiek erabaki dute garraio-bonuetan % 30eko deskontua ahalbidetzen duten funtsak eskatzeko izapidetze administratiboan aurrera egitea, hobariak irailaren 1etik abenduaren 31ra arte martxan egon daitezen.

6 iruzkin
  • 2022-07-27

    ¿Por qué se utiliza en este acto oficial la bandera autonómica sin la de España, si el artículo 4.2 de nuestra Constitución Española obliga a utilizarlas conjuntamente?

    https://app.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=1&fin=9&tipo=2#:~:text=Art%C3%ADculo%204&text=Los%20Estatutos%20podr%C3%A1n%20reconocer%20banderas,y%20en%20sus%20actos%20oficiales.

  • @aso_miguel
    2022-07-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚌🚇 Garraio publikoan bidaiatzen duzu?

    🎟 @euskotren -eko bonuak %50 merkeagoak izango dira.

    ➕info: https://t.co/7IRXOt3sNS
    __…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-07-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Euskadik garraio publikoaren deskontua % 50era igoko du Euskotrenen bonuetan.
    📎https://t.co/UW5CQa8zlw

    🚌 Euskadi elevará e…

  • @Migueltoyos
    2022-07-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Euskadik garraio publikoaren deskontua % 50era igoko du Euskotrenen bonuetan.
    📎https://t.co/UW5CQa8zlw

    🚌 Euskadi elevará e…

  • @iarriolal
    2022-07-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Euskadik garraio publikoaren deskontua % 50era igoko du Euskotrenen bonuetan.
    📎https://t.co/UW5CQa8zlw

    🚌 Euskadi elevará e…

  • @Gob_eus
    2022-07-07

    Comentario de Twitter:
    🚌 Euskadik garraio publikoaren deskontua % 50era igoko du Euskotrenen bonuetan.
    📎https://t.co/UW5CQa8zlw

    🚌 Euskad… https://t.co/UGMhF07feB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak