Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria CONFEBASK, UGT eta CCOO-ekin elkartu da

2011.eko urriak 27

Patxi López euskal empresarioen eta sindikatuen ordezkariekin bildu da gaur ETAren amaieraren ostean izaten ari den bilera errondan

Lehendakaria, CONFEBASK, euskal enpresarioen patronalarekin, eta UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariekin bildu da gaur ETAren agiriaren osteko egoera aztertzeko. Banan banan egindako bilerak, Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz) izan dira.

Lehendakaria Eusko Legebiltzarrean bildu da gaur gizarte eta ekonomiaren hainbat eragilerekin, hain zuzen, Confebask ugazaben elkarteko ordezkariekin eta CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariekin. Mikel Arana Ezker Batuko legebiltzarkidearekin ere bildu da.

Lehendakariak gaur arratsaldean harreman errondarekin jarraituko du eta Ardanza, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakariekin bilduko da, baita Gorka Maneiro UPyDren ordezkariarekin ere.

Bihar ELA sindikatuarekin eta Bildu koalizioarekin batzartuko da. LAB sindikatuarekin egin behar zuen bilera datorren astera atzeratu da, sindikatuaren agenda arazoak direla eta.

Gaur goizeko bileretan parte hartu duten guztiek terrorismoaren amaieragatik pozik daudela adierazi diote lehendakariari.

Lehendakariak esan die askatasunerako garai berri bat ireki dela demokrazia terroreari gailendu zaiolako, Zuzenbidearen Estatua, legea eta gure autogobernua defendatu direlako.

Bestalde, eragile guztiek adierazi dute kezka eragiten dietela ekonomiaren egoerak eta langabeziak.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie euskal enpresen ordezkariei. Herritar guztien izenean esan die Euskadi harro egon daitekeela gure herriaren aurrerapenarekin konprometitutako enpresariak daudelako eta eusten jakin dutelako. Beste zenbait taldek bezala, txantajeak eta mehatxuak jasan behar izan dituzte, baina ETAren estortsioa pairatu behar izan dute modu berezian.

Horregatik, euskal herritarren esker ona erakutsi die. Euskadi ez delako gelditu urte hauetan zehar. Euskadik aurrera egin du ETA gorabehera ETAren kontra. Eta zati handi bat izan da enpresariek aberastasuna eta enplegua sortzearen alde egin dutelako.

Halaber, eskerrak eman dizkie CCOO eta UGTri terrorismoaren aurka borrokatzen eta demokrazia eta askatasuna defendatzen laguntzeagatik.

Lehendakaria bat etorri da eragile ezberdinekin adierazterakoan indarkeria terroristaren amaierak indar eta energia berriak askatu dituela Euskadin guztion artean krisialdiari aurre egiten ahalegintzeko, enplegua sortzen laguntzeko eta euskal ekonomia indartzeko.

Euskadik askatasunean bizi duen garai berri honek beste aukera bat ere eskaintzen du herritarren batasuna sendotzeko krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko ahaleginean ere. ETA gabe, euskaldunok askoz ere indar handiagoa dugu.

Lehendakariak gogorarazi die enplegua sortu eta euskal ekonomiaren aldeko konpromiso bat aurkeztu zuela politika orokorrari buruzko eztabaidan eta orain konpromiso horrek indarra hartu duela berriro. Euskadin beti jakin izan dugu herritarren benetako arazoak konpontzen ETA gorabehera, baina orain, indarkeria terroristarik gabe, gure ahalegin guztiak enplegua sortzen erabiltzeko eginbeharra daukagu, baita horretarako aukera ere.

Lehendakariak azaldu die eragile ezberdinei guztion artean Elkarrizketa Soziala sendotu behar dugula, gure ekonomiari eta enplegua sortzeari lagunduko dioten konpromiso kolektiboak bilatzeko elkarrekin.


 

2 iruzkin
  • @ksantaren
    2012.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    López a Confebask en 2011: "gracias a los empresarios que han apostado por crear riqueza y empleo". http://t.co/NyTXMbMP

  • @ksantaren
    2012.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Tiempo ha, Patxi López aplaudía con las orejas a Confebask: "comprometidos con el progreso del país". http://t.co/NyTXMbMP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria