Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Stuttgarten adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua Mercedesek Euskadin egingo dituen inbertsioak bermatzea da

2022-07-06

Iñigo Urkullu Lehendakaria Stuttgartera joan da automobil-enpresako arduradun nagusiekin biltzeko eta ibilgailu elektrikoarekin eta iraunkortasunarekin lotutako enpresa-proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

Eguneko lehen ordutik, Lehendakaria Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantza Tapiarekin, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin, Industriako sailburuorde Mikel Amundarainekin eta Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusi Ainhoa Ondarzabalekin bildu da Mercedes VANSen proiektuaren ordezkagiriekin.

Mathias Geisen Mercedes-Benz Vanseko CEOak aurkeztu dizkie Lehendakariari eta lantaldeko gainerako kideei enpresaren egungo egoeraren xehetasunak eta etorkizuneko erronka nagusiak. Zehazki, Mercedesek ibilgailua elektrifikatzearen alde egindako apustuaren ezaugarriak eta automobilaren sektorerako etorkizuneko ikuspegia partekatu ditu.

Alemaniako enpresaren aldetik, Ingo Ettischer Operazioetako lehendakariordeak, Andreas Zygan Garapeneko arduradunak, Klaus Rehkluger Salmentetako arduradunak eta Emilio Titos Gasteizko lantegiko zuzendariak hartu dute parte bileran.

Ondoren komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Lehendakariak ziurtatu du lankidetza- eta elkarrizketa-konpromisoa berritu dutela, eta adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela Mercedes-Benzek Euskadin egingo dituen inbertsioak eta etorkizuneko proiektuak bermatzea.

Era berean, Lehendakariak prentsari adierazi dio industria eta, zehazki, automobilgintza bultzatzea lehentasuna dela euskal erakunde guztientzat. "Automobilgintzaren ekosistema industriala hobetzen jarraituko dugu".

 

4 iruzkin
  • @eajpnvbizkaia
    2022-07-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🇩🇪🚙 @iurkullu, Lehendakariak Mercedes-Benzeko Stuttgarteko egoitzara egingo duen bisita hasi da.
    📎 https://t.co/iu9nYMGViq

    🇩🇪…

  • @EAJPNV_Congreso
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🇩🇪🚙 @iurkullu, Lehendakariak Mercedes-Benzeko Stuttgarteko egoitzara egingo duen bisita hasi da.
    📎 https://t.co/iu9nYMGViq

    🇩🇪…

  • @eajpnv
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🇩🇪🚙 @iurkullu, Lehendakariak Mercedes-Benzeko Stuttgarteko egoitzara egingo duen bisita hasi da.
    📎 https://t.co/iu9nYMGViq

    🇩🇪…

  • @eajpnv_Legebil
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🇩🇪🚙 @iurkullu, Lehendakariak Mercedes-Benzeko Stuttgarteko egoitzara egingo duen bisita hasi da.
    📎 https://t.co/iu9nYMGViq

    🇩🇪…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak