Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak ez ditu ETAren amaiera ospatzeko elkarretaratzeak deituko, EAJk horietan parte hartzeari uko egin baitio

2011.eko urriak 27

Herrizaingo sailburuak atsekabez hartu du EAJk Bilduri mesfidantzaz begiratzea

Ordezkari politiko eta sozial guztiei helarazitako deialdiaren helburua ETAren jarduera armatuaren behin betiko etenagatik «poza» agertzea zen. EAJk gonbidapena ukatu dio; beraz, Jaurlaritzak ez ditu elkarretaratzeak deituko, Aresen iritziz deialdiok ahalik eta «adostasun handiena» behar luketelako.

Patxi Lopez lehendakariak ez ditu ETAren amaiera ospatzeko ekitaldiak deituko eta ez ditu herritarrei larunbatean udaletxeen parean kontzentrazioak egitea proposatuko. Arrazoia: EAJk ekimena ez babestea erabaki du Bilduk ere horixe erabaki zuelako.

Horrela azaldu du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean. Aresen esanetan, "ETAren amaiera ospatzea" eta gizarteak "bake eta askatasun garai berriarekin" duen konpromisoa berrestea zen lehendakariak kontzentrazioekin bilatzen zuen helburua.

Herrizaingo sailburuak EAJ kritikatu du "denbora guztian Bilduri eta Amaiur koalizioa osatzen duten alderdiei begira" dagoelako eta argi adierazi du kontzentrazioetarako lelorik ez zutela proposatuko eta ez zela adierazpenik egingo.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)