Berriak Hezkuntza

Ikastetxeetako giroa eukalduntzeko diru-languntzak (Gobernu Bilera 2022-7-5)

2022-07-05

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du, 2022-2023 ikasturtean eta itunpeko ikastetxeen eskola-eremuan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz dirulaguntzak ematen dituen Agindua. Deialdi honek 190.000 euroko zenbatekoa du. 

Deialdi honen xede nagusia da ikasleen artean euskaraz hizkuntza-gaitasuna eta bat-bateko jariakortasunari bultzada ematea, eskola-giroan euskararen erabilera sustatzearekin batera. Beraz, honako hauek izan daitezke helburu hori hartuta deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango diren ekintza edo jarduerak: 

  • Ikastetxeetan hizkuntzaren ahozko erabilera egoera ez formaletan bultzatzeko jarduerak, eskola-giroa euskalduntzeko asmoz egiten diren saio-jardueren bitartez: eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, irratigintza, bideogintza, podcastak, kontalaritza eta ikasleen ahozko adierazpena hobetzeko asmoz eskolara gonbidatuak ekartzea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin ikasgelaz kanpo eginiko jarduerak. Barne hartzen dira guraso, irakasle ez diren langile zein irakasleentzat antolaturiko jarduerak, horien helburua ikasleen erabilera areagotzea bada.
  • Euskal giroan bizipena eskaintzeko asmoz antolatutako egonaldiak. Gutxienez 2 gaueko iraupena izan behar dute diruz lagunduak izateko. Hezkuntza Sailak kudeatzen dituen Euskal Girotze Barnetegietan egiten diren egonaldiak berariaz lagunduak direnez, ez dira diruz lagunduko deialdi honetan.
  • Ikastetxeen arteko truke-irteerak, horien helburua euskal kultura, hizkuntza zein gizarte-giro desberdinen arteko ezagutza eta hurbilketa areagotzea bada. 

Jarduera hauek 2022-2023 ikasturtean burutu beharko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko