Berriak Osasuna

Osasun Sailak zuhurrak izateko gomendatzen die herritarrei, bereziki kolektibo zaurgarriei

2022-07-04

2022ko uda, COVID-19aren transmisioa murrizteko prebentzio-neurriak

Uda-garaian interakzio sozial gehiago izaten da, eta horrek areagotu egiten du COVID-19a kutsatzeko arriskua. Azken asteotan gora egin du Euskadin diagnostikatutako kasuen eta COVID-19agatik ospitaleratutakoen kopuruak. Uztailaren 3an, 7 egunetan metatutako intzidentzia, 60 urtetik gorakoetan, 736,07 kasukoa izan da 100.000 biztanleko, eta ospitaleratutako pertsonen kopurua, berriz, 504; hau da, % 91ko eta %47ko igoera azken 15 egunetan, hurrenez hurren.

Horregatik, Osasun Sailak zuhurtzia mantentzeko deia helarazten du, bereziki pertsona kalteberen kasuan –60 urtetik gorakoak, immunodepresioa eragiten duten gaixotasunak dituzten pertsonak eta haurdun dauden emakumeak–, eta gomendatutako prebentzio-neurriak hartzea, hau da, jende asko dagoen lekuetan maskara janztea, eskuak sarri garbitzea, gaizki aireberritutako leku itxiak saihestea eta gaixotasun larri horretatik babesteko txertoaren pauta osoa izatea.

Era berean, helburua birusaren zirkulazioa mugatzea denez, garrantzizkoa da COVIDarekin bateragarriak diren sintomak dituzten edo emaitza diagnostiko positiboa duten pertsonek egungo gomendioak jarraitzea eta maskara beti erabiltzea beste pertsona batzuekin daudenean, interakzio sozialak mugatzea eta pertsona kalteberekin kontakturik ez izatea.

Azkenik, eta COVID-19aren transmisio-bide nagusia aerosolak direnez, funtsezkoa da pertsonak elkartzen diren barruko lekuetan airea etengabe eta behar bezala berritzea.

COVID-19aren aurrean nola jokatu jakiteko informazio gehiago nahi izanez, gero, kontsultatu Osasun Sailaren webgunea.

3 iruzkin
  • @zaintzaplus
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 😷 Osasun Sailak zuhurrak izateko gomendatzen die herritarrei, bereziki kolektibo zaurgarriei
    📎 https://t.co/w5ES8M4K2w

    😷 El…

  • @mikel_uriguen
    2022-07-04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 😷 Osasun Sailak zuhurrak izateko gomendatzen die herritarrei, bereziki kolektibo zaurgarriei
    📎 https://t.co/w5ES8M4K2w

    😷 El…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-07-04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 😷 Osasun Sailak zuhurrak izateko gomendatzen die herritarrei, bereziki kolektibo zaurgarriei
    📎 https://t.co/w5ES8M4K2w

    😷 El…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak