qrcode

Gobernu Kontseiluak Enpresaren Gizarte Erantzukizuna zabaltzeko laguntzak onartu ditu (Gobernu Bilera 2022-7-5)

2022-07-05

Gobernu Kontseiluak onartu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresen gizarte-erantzukizuna zabaltzeko eta ezartzeko laguntzen deialdia. 

  1. urterako 150.000 euroko zuzkidurarekin, laguntzak bideratuko dira EGEaren ezarpena finantzatzera, jasangarritasun-memoriak eginez; Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitera, bai gizarte-ekonomiako enpresetan, bai bestelakoak direnetan, bai eta eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren kultura hedatzeko jardueretarako ere. 

2021ean, deialdi horrek 121.309 euroko laguntzak eman zituen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko