Garamendik mugaz gaindiko lankidetza bultzatu du zibersegurtasunaren arloan

2022-07-05
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko homologoekin bildu da Biarritzen
  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak azpimarratu du informazioa, ezagutza eta jardunbide egokiak partekatu behar direla zibersegurtasunaren arloan

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburu Olatz Garamendik Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen bileran parte hartu du gaur, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko. Horren ondorioz, hiru administrazio publikoen arteko Zibersegurtasun Protokolo komuna egingo da. Topaketak hiru lurralde eremuen arteko lankidetza esparruari azken bultzada politikoa emateko balio izan du.

Mathieu Hazouard Nueva-Akitaniako eskualde kontseilariarekin eta Guzman Garmendia, Nafarroako Gobernuko Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiarekin batera hartu du parte Garamendik gaur Biarritzen egindako ekitaldian. Prentsaurrekoan, Sailburuak nabarmendu du garrantzitsua dela eskualde bereko edo auzotar diren administrazio publikoek taldean lan egitea zibersegurtasuna bezalako gai konplexu batean.

Adierazi duenez, gure inguruko zibersegurtasun intzidenteen gorakada nabarmena mehatxu larria da gure eguneroko jardueraren garapenerako eta baita pertsonen pribatutasunerako eta oinarrizko eskubideetarako ere, administrazio publikoekin duten gertuko eta eguneroko harremanean. Administrazioak digitalizazio prozesuetan murgilduta daude herritarrekiko harremana arintzeko, sinplifikatzeko eta eraginkorragoak izateko, eta, testuinguru horretan, zibersegurtasuna funtsezko elementua da herritarren eskubideak bermatzeko eta administrazioaren eta herritarren arteko harremanak babestu eta ziurtatzeko. “Herritarrei ahalik eta zerbitzu digital seguruenak eskaini behar dizkiegu. Hori politikak zertarako balio duen erakusten duen beste adibide bat da: hiru administrazio elkartuta, elkarlanean, helburu komun batekin”, Garamendik bere agerraldian azpimarratu duenez.

Zibersegurtasunarekin lotutako ekosistema bat sortzen Euskadik ibilbide luzea egin duela nabarmendu ondoren, Garamendik defendatu du “hau dela garaia estrategia hori partekatzeko, aurrera egiteko eta elkarrekin ikasten jarraitzeko”. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak mugaz gaindiko lankidetzaren beharra azpimarratu du, kasu honetan Akitania Berriarekin eta Nafarroarekin, ongizatean eta garapenean aurrera egiteko iturri gisa, eta, ondorioz, herritarren bizi kalitatean aurrera egiteko. Garamendik adierazi duenez, “zibersegurtasunaren arloan lantzen ari garen eta datozen egunetan sinatuko dugun protokoloa horren erakusle da”.

Gobernukideen  arteko topaketa horren aurretik, Euroeskualdeko hiru gobernuen zibersegurtasuneko teknikari adituen bilera bat izan da, eta estrategia komun bat adosteko, alerta sistemak ezartzeko eta lantalde bateratu bat sortzeko balio izan du, ezagutzaren, informazioaren eta jardunbide egokien trukea bermatzeko. Garamendik ekimen hau bultzatzen dugun mugaz gaindiko “gobernantza ereduaren erakusle” dela adierazi du. Eredu horren bidez, Euroeskualdeko hiru lurraldeetako hainbat administrazio publiko eta eragile inplikatzen dira.

7 iruzkin
  • @mikel_uriguen
    2022-07-07

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: ➕ Informazio gehiago nahi izanez gero, @irekia-n duzue eskuragarri 👇
    https://t.co/FkgmaYJdlg

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 💻 Garamendik mugaz gaindiko lankidetza bultzatu du zibersegurtasunaren arloan.
    📎 https://t.co/m5b6ePrFLB

    💻 Garamendi impulsa…

  • @eajpnv_Legebil
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 💻 Garamendik mugaz gaindiko lankidetza bultzatu du zibersegurtasunaren arloan.
    📎 https://t.co/m5b6ePrFLB

    💻 Garamendi impulsa…

  • @Gob_eus
    2022-07-06

    Comentario de Twitter:
    💻 Garamendik mugaz gaindiko lankidetza bultzatu du zibersegurtasunaren arloan.
    📎 https://t.co/m5b6ePrFLB

    💻 Garamen… https://t.co/y6nxkPsqag

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-07-05

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: ➕ Informazio gehiago nahi izanez gero, @irekia-n duzue eskuragarri 👇
    https://t.co/FkgmaYJdlg

  • @josune_irabien
    2022-07-05

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: ➕ Informazio gehiago nahi izanez gero, @irekia-n duzue eskuragarri 👇
    https://t.co/FkgmaYJdlg

  • @garamendiol
    2022-07-05

    Comentario de Twitter:
    ➕ Informazio gehiago nahi izanez gero, @irekia-n duzue eskuragarri 👇
    https://t.co/FkgmaYJdlg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak