Berriak
Eu

Euskadiren Ordezkaritzak antolatutako Estatutuaren Eguna Brasilen

2011.eko urriak 28

Brasiliako Cervantes Institutuan, hirurogei bat pertsona bildu ziren Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak antolatutako Estatutu eguna ospatzeko. Antoine Pouillieute Frantziaren Brasilgo enbaxadorea joan zen ere. Institutuko zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta Carlos Alonso Zaldivar Espainiako enbaxadoreak, Elvira Cortajarena Eusko Jaurlaritzaren Ordezkariak eta Angel Landabaso bertako euskal etxeko lehendakariak han zeundenei zuzendu zuten, denek hitz itxaropentsuekin Euskadiren begien aurrean irekitzen den etorkizun berria indarkeri amaieragatik.

Parte-hartzaileei ongietorria eman ondoren, Pedro Cuestak Cervantes Institutoko zuzendariak eskertu zion Euskadiren Ordezkaritzari Gernikako Estatutuaren 32. urteurrena ospatzeko leku hau aukeratzeagatik, eta hainbat ikono ezberdinak gogoratzen, Miguel de Unamuno, Pio Baroja, Alex de la Iglesia, Julio Medem, Imanol Uribe eta Eduardo Chillida besteak beste, arte forma guztiak jakinazari zituen, Euskal Herria eta Brasilen arteko zubi kultural gisa.

Bestalde, Elvira Cortajarena Euskadiren Mercosurreko Ordezkariak azaldu zuen nola Estatutuaren hasiera autogobernurako lehen pausoa izan zen. Autogobernu honek legearen izaera eta paktuaren arima ditu. "Honen bidez Ordezkaritzei Euskadiren hazkunderako laguntza ematen die, haren enpresen promozioaren bitartez, turismo norako abantailak zabaltzen eta kanpoko herritar sustatzeko. Zentzu honetan, saiatuko gara "Euskadi, goza ezazu" 2012 kanpaina Brasilgo bazter guztietara ekartzen".

Cortajarenak ere hitz itxaropentsuekin indarkeriaren amaierari buruz hitz egin zuen, politika arloan bere esperientzia kontutan hartuta ETAren mehatxuaren ondorio kaltegarriengatik. "Plomu urteetatik izotz egunetara pasa ginen, beldurrik gabeko kaleak izango ditugunean eta herritar anonimoen indar demokratikoak eta kemenak banda terroristak indarkeria ustea lortu zuten. Bide luzea dugu oraindik baina indarkeria desagertzean euskal gizartearentzako etorkizun bidea ireki egiten da, demokrazia osoa gozatzeko ere".

Ángel Landabaso Eusko Brasildar Etxeko lehendakariak gogoeta egiteko eragin zuen: "Gaurko biztanle zati handi bat Gernikako Estautuarekin jaio da. Askoren ametsa eguneroko bizipen bihurtu da. Eta horregatik, seguraski ez du ametsen hobezintasunaren aureola. Autogobernuak gertutik, egunez egun ikusita, akatsak eta inperfekzioak ditu, onuraren eta eraginkortasunaren bila dago, edozein baliabide bezala".

Eta gehitu zuen: "Munduan zehar mila lagun daude, gaur inmigranteak edo emigratu zuten euskaldunen ondorengoak izateagatik, konplizitate begirada dugu.Aberastasun handia da Euskadirentzat, eta Atlantikoko edozein lekutatik harremanak mantentzeko nahi hori elkarrentzat aberasgarria izatea lortu behar dugu baita aukera iturria ere. XX. mendea amaitu da eta orain gerorako galderei erantzuna eman behar diegu. XXI. mendeko Euskadi moldatzen ari da, polo bakarrako mundu batetik mundu multipolarrera eta hainbat eskualdekora aldaketarenaren eskutan egongo da datozen belaunaldien geroa".

Carlos Alonso Zaldívar Brasilen Espainako Enbaxadorea izan da azken hizlaria, euskalduna eta enbaxadorea bezala, nazionalismo historikoaren jardueraren analisia egin zuen: honen zatiketak, ETAren sortzea, José Ángel Pardines eta Melitón Manzanas banda terroristak egin zituen lehehengo hilketak. Hor zeunden guztiei esan zien: "Brigada político-militarra desagertu zen baita ETA ere. Herritarrek gehien errespetatzen duten erakundea da Guardia Zibila. Geure buruari zorionak ematen dizkiote albiste itxaropentsu honengatik eta ireki zaigun mundu berri honengatik.

Euskadirekin zerikusirik duten maila ezberdinetako pertsonak egon ziren artean: diplomatikoen multzoaren kideak, Brasilgo gobernuaren ordezkariak, euskal enpresariak, kulturaren ordezkariak, bekadunak, lankide boluntarioak eta latinoamerikako herri honen euskal herritarrak.

Gertakizunean, ETAren indarkeriaren eteteari buruzko Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala proiektatu zen, baita SPRI-K, Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzak eta hiru hiriburuko Udalak Euskal Herriaren bikaintasunak bultzatzeko egin zituzten bideoak ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria