Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dute Euskadin abiaduraren kontrola

2022-07-04
  • Kontrolak uztailaren 4tik 10era bitartean indartuko dituzte Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan

Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola datorren astean, uztailaren 4tik 10era bitartean, gauzatuko den kanpaina berri batekin. Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko.

Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak gogoratu du: “Abiadurak zerikusi zuzena du trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Berez, abiadura desegokia da hildakoak eragiten dituzten istripuetan errepikatzen den faktoreetako bat, arreta-galtzeekin eta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin batera”.

Era berean, kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan dago.

3 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-05

    Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen kontrola ere bai, eta bidearen erdialdetik ezkerrerantz zirkulatzen ikusten da, istripu-arriskua areagotuz. Bideek saneatuta egon behar dute, bete beharreko arriskuen prebentziorako plana eskatu behar da, gutxienez prestakuntza ezaguna dela.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-07-05

    Control igualmente vehículos movilidad personal, llegándose a ver circular por el centro hacia la izquierda de la vía incrementando riesgo de accidente. Las vías tienen que estar saneadas, exigir plan de prevención de riesgos a cumplir, por lo menos que se conoce formación debe ser obligatoria.

  • Argazkia SN Robot
    @udaltzaingoak
    2022-07-04

    Comentario de Twitter:
    🚔Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dute Euskadin #abiadura-ren kontrola

    https://t.co/iRE9P6H9cj

    🚔… https://t.co/MpHeA2tEks

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak