Langabezia 1.710 pertsonatan jaitsi da ekainean, eta mugagabeak sinatutako kontratu berri guztien % 27,8 dira

2022-07-04

Ekaineko enplegu-datuek erakusten digute konfiantza dagoela, ziurgabetasun guztiak gorabehera. Langabeziak behera egin du berriro, lurralde guztietan, sektore guztietan eta adin guztietan, gizonen eta emakumeen artean ez ezik. Eta aurreko finantza-krisiaren aurretik ia ikusi ez genituen zifretan gaude. Eta, gainera, kontratu berriek lan-erreformaren ondoriozko egonkortasun-joerari eusten diote.

Departamentutik ez ditugu ezkutatzen une honetan ekonomian dauden itzalak, batez ere Ukrainako gerraren eta inflazio handiaren ondorioengatik. Baina ekaineko datuek adierazten digute, hala eta guztiz ere, Espainiako eta Euskadiko Gobernuok hartzen ditugun neurriak konfiantzazko arrazoi bat direla enpresek kontratatzen jarrai dezaten, eta hobeto prestatuta gaudela ziurgabetasun guztiei aurre egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak