Euskal Ogasunek 572m€-ko iruzur fiskala azaleratu dute 2021ean, diru-bilketaren % 4

2022-06-30

Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari bidali dio Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordeak 2021. urteari buruz egindako urteko txostena. Txosten horrek 572 milioi euroko zor estali gabea adierazten du, Foru-Ogasunek urte horretan kudeaketa propioko zerga itunduengatik bildutako zenbateko osoaren % 4 inguru. Batzorde horrek Eusko Jaurlaritzako eta Foru-aldundietako ordezkariak ditu.

Iruzurraren aurkako borrokaren arloan egindako jarduketak hiru motatakoak dira: i) informazioa lortzeko ekintzak, ii) prebentzio-ekintzak eta iii) erregularizazio- eta kobrantza-ekintzak.

Informazioa lortzeko ekintzen arloan, txostenean jasotzen diren datu ugarik agerian uzten dute Foru Ogasunek erregistro kopuru handia lortu dutela gaitutako informazio-iturrietatik. Horrela, errazagoa da zergadunek aitortutako datuen inkongruentziak atzematea eta erregularizazio- eta kobrantza-jarduketen hautaketa egokia egitea.

Bestalde, prebentzio-ekintzak funtsezkotzat jotzen dira iruzurraren aurkako planaren barruan; izatez, ekintza horiek behar bezala ezarriz gero, iruzur-jarduketak saihesten dira. Iruzurraren aurkako borrokaren emaitzei buruzko 2021eko txostenean, arlo horretan barnean hartzen diren urte anitzeko programazioko bi proiektu nagusiak nabarmentzen dira: zerga-hezkuntzako proiektua, Euskadiko ikastetxeetako ikasgeletara iruzurraren eraginei buruzko kontzientziazio goiztiarra eraman nahi duena; eta TicketBAI proiektua, teknologia aurreratuena aplikatuz, jarduera ekonomikoak egiten dituztenen fakturazioa hobeto kontrolatzeko aukera emango duena.

Azkenik, erregularizazioaren eta kobrantzaren arloan, zergapeko pertsonen egoera fiskala egiaztatu, ikertu edo ziurtatzeko jarduketei buruzko askotariko datuak jasotzen dira txostenean, baita zorra ordaintzeko egindako jarduketei buruzko datuak ere.

2022ko Baterako Plana

Era berean, Batzorde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Zerga Iruzurraren Kontrako Borrokarako bederatzigarren Plan Bateratua bidali dio Eusko Legebiltzarrari. Plan horren irizpide orokorrak sailkatzen dira Foru Ogasunen esku dauden zergen aplikazio-organoek egindako jarduketen izaeraren arabera, eta lortu nahi den helburuaren arabera banatuta daude.

Plan horretan, faktore hauek nabarmentzen dira iruzur fiskalaren kontrako borrokan arrakasta lortzea eragingo duten faktore nagusien artean: 

- Aurreko urteetan hasitako lan-ildoei eustea eta jarraipena ematea, urtebetetik gorako denbora-horizontea behar duten aldetik.

- Foru Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak 2017/2018 ikasturtean abian jarritako zerga-hezkuntzako programa finkatzea. Programa horren bidez, hezkuntza-arloan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatu nahi da adin txikietatik hasita.

- Aurrerapen teknologikoak erabiltzea, bai herritarrei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko, bai betebehar horiek betetzen ez dituztenen iruzurrari aurre egiteko.

- Inplikatuta dauden estatuko zein nazioarteko eragile publiko eta pribatuen artean, zerga-arloan garrantzia duen informazioa trukatzea.

2 iruzkin
  • 2022-07-02

    Internet bidezko eragiketak ere ez daude deklaratuta partikularren arteko alokairu salerosketa idem gisa bizikidetza-geletarako, ezta aitortuta ere, edo B kutxa erregistratzaile bat izatea tiketa edo faktura zuzena eskatzetik igarotzen denarentzat, eta ezbeharrak daudenean Bn ekonomia-mugimenduak behar adina ez ikertzea.

  • 2022-07-02

    También operaciones por internet no estén declaradas como entre particulares alquiler compra venta idem para habitaciones convivencia siquiera declarada, o lo de tener una caja B registradora para quien pasa de pedir ticket ni factura correcta y cuando haya siniestros no se investigue lo suficiente los movimientos económicos economía en B.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko