Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Hauteskunde Batzordea osatzen duten sindikatuek 737.331 € jasoko dituzte (Gobernu Bilera 2022-6-28)

2022-06-28

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du hauteskunde sindikalen batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2022rako diru-laguntzak ematea. ELA, LAB, CCOO eta UGTk 184.332,75 euro jasoko dituzte bakoitzak. 

Idoia Mendia bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, eta 237/2000 Dekretua aplikatuz, 2022ko ekitaldirako aurrekontuan jasotako 737.331 euro banatzeko prozedurari hasiera eman zaio. Diru-laguntza jasoko duten erakundeak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, Euskal Autonomia Erkidegoan 1999. urteko urriaren arabera egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen duten aldetik. 

Apirilean sindikatuek lortutako akordioaren arabera, kopuru hori berdin-berdin banatuko da ELA, LAB, CCOO eta UGTren artean, 184.332,75 euro bakoitzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko