Berriak
Eu

Euskadi Buenos Airesko Nazioarteko Turismo Azokan

2011.eko azaroak 05


Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak Buenos Airesko - Nazioarteko Turismo Azokan -FIT parte hartu du, Espainiako Turismo Bulegoaren laguntzarekin.

Urriaren 29 eta azaroaren 1 bitartean, Euskadiko eskaintza turistiko ikusi zen Argentinako hiriburuko bihotzean. Palermoko "La Rural" azoka gunean, 1.700 erakusketari baino gehiago bildu ziren turismo produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta saltzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko irudiak, zaporeak eta soinuak hurbildu zizkien bai bisitariei, bai turismo profesionalei eta baita publiko orokorrari ere.

Ohikoa den bezala, Espainiako Turismo Bulegoa - OET FIT-ko  Nazioarteko Sektorean aurkeztu zen, 160 m2-ko stand batekin, hamar enpresa komertzial eta Espainiako eskualde ezberdinak sustatzeko. Azoka horretan, Euskal Herriak ere bere lekua izan zuen "Euskadi, goza ezazu" izeneko kanpaina zabaltzeko, eta operadoreei zuzendutako turismo-gida profesionala eskaini zuten cd formatuan.

FIT da Latin Amerikako Turismo azokarik handiena eta FITUR (Madril) eta ITB (Berlin) ondoren hirugarren handiena da mundu osoan. Topaketa honetan parte hartzen dute gobernu-agentziek, herrialdeetako ordezkariek, ordezkaritza ofizialek eta pribatuek, nazionalek, nazioartekoek eta atzerrikoek, profesionalek, merkatariek eta turismo sektoreko zerbitzu hornitzaileek arlo guztietako ordezkariek. Azken horien artean, handizkariak, turismo operadoreak, garraio enpresak, hotelak eta gertaerak, bidai agenteak eta berrogeita hamar baino herrialde gehiagoko komunikabideak bereizten dira.

2010eko edizioan, 88.907 pertsonak bisitatu zuten azoka, 2009an % 6,5 baino gehiago, eta horietatik 55.832 pertsona ziren herritar eta 33.075 profesional izan ziren. Honen azken edizioan, bisitarien kopurua ere % 4,3 igo zen.

FIT azokan partaidetzak Mercosurrerako Euskadiko Ordezkaritzak aurten egiten dituen hainbat promozio-jarduerekin bat egiten du. Haien artean, "famtour" ohitzeko bidaiaren antolatzea, Argentinako bidaia-antolatzaileek parte hartu dutenean. Ekint za honen ondoria izan da, profesionaleen gaikuntzaren apartez, Argentinako egunkaririk inportanteenetariko baten igandeko turismo-eranskinean bi albiste argitaratzea.

Helburu berarekin, eta Espainako Turismo Bulegoaren laguntzarekin, sektore honen profesionaleentzako aurkezpenak egin ziren Argentina eta Uruguaiko herri ezberdinetan.

"Euskadi, goza ezazu" kanpainarentzako ikusle ezberdinak bilatzeko asmoz, sustapen-jarduerak egin dira Buenos Airesko Paseo La Plaza antzerkian, bertako VIP gela batean, "Buenos Airesen Euskal Herria Ospakizun" egindako ekitaldien zehar, baita ere Paraguaiko berrehungarren urteurrenaren ospakizunetan, bere hiriburuan Asuncionen, eta burdindegi-sektoreko erakusketan Expo Ferreteran hain zuzen ere. Bertan, honen kanpainaren sustapena Ferroforma zabaltzearekin batera egin zen. Bi urtetan behin BEC-ek antolatutako azoka bat da Ferroforma. Azkenik, Mercosurreko euskal etxeetara bisita guztietan Euskadik eskaintzen dituen zaporeak ezagutzeko aukera eraman zuten hirietara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko