Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak ELKAR argitaletxearen egoitza bisitatu du, bere 50. urteurrena dela eta

2022-06-24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuek lagunduta, ELKAR argitaletxearen egoitza bisitatu du, gaur goizean, bere 50. urteurrena dela eta. Bertan, mende erdi honetan ELKAR sortu, zabaldu, bultzatu eta etengabe berritu duten ELKAR-kide guztiak zoriondu ditu eta euskara eta euskal kultura garatzeko eta indartzeko egindako ahalegina eskertu du.

Argitaletxearen ardatza euskara eta euskal kultura badira ere, Lehendakariak azpimarratu du, kulturarekiko konpromisoa baztertu gabe, enpresa egitura sendo bat eraikitzeko gai izan direla. “Inbertsio ahalegin handia egin duzue… Sorkuntza eta Kultura Industrien arloan Euskadin dugun enpresarik garrantzitsuenetako bat zarete; eta garrantzi handia hartu duzue gure herritik kanpora ere zuen negozio-jardunaren bitartez”, adierazi du.

Halaber, ELKAR-ek bere ibilbidean erakutsi duen elkarlanerako izpiritua nabarmendu du Urkulluk, hartu emanak sustatuz eta gizartean sormena sustraituz.  “Jaurlaritzan auzolana deitzen diogu, eta eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlanari buruz ari gara hitz horren bitartez. Bidelagun izan zaituztegu askotan elkarlan edo auzolan horretan… Aurrerantzean ere horrela izatea espero dugu”, gaineratu du.

Elkar Argitaletxearen sorrera

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zen: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zen argitaletxea.

Iruzkin bat
  • @OlallaR
    2022-06-24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 📘 @iurkullu, Lehendakariak ELKAR argitaletxearen egoitza bisitatu du, bere 50. urteurrena dela eta.
    📎 https://t.co/37QDlLmKNv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak