Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “askatasunaren Euskadi, iraunkorra, solidarioa eta lehiakorra” egia bihurtzeko, “koerantzukizunean” oinarritutako “kontratu sozial berri” bat proposatu du

2010.eko urtarrilak 14

Lópezek, Lehendakaritzan bildu ditu bere gobernuko sailburu eta goi kargudunak, legegintzaldi honetan sustatuko duen "herrialde eredu" baten oinarriak aurkezteko

Patxi López lehendakariak euskal gizarteari, etorkizuneko Euskadi eraikitzea ahalbidetuko duen "kontratu sozial berri" bat proposatu dio, "koerantzukizunean" oinarritua, eta "askatasunaren, iraunkortasunaren, elkartasunaren eta lehiakortasunaren" printzipioak izango lituzkeena.

Patxi López lehendakariak "askatasunaren Euskadi, iraunkorra, solidarioa eta emankorra" eraikitzea ahalbidetzen duen "koerantzukizunean" oinarritutako "kontratu sozial berri" bat proposatu du. Lópezek bere gobernuko kideei huts egiteko "beldur" ez izateko deia egin die, izan ere, "benetako porrota ez saiatzea izango litzateke", gehitu du. "Gobernura, Euskadiren etorkizuna aldatzera etorri gara", ziurtatu du lehendakariak, eta bere gobernukideei "ausardia" eskatu die, "etorkizun berri batekin" amets egiteko.

Lehendakaritzaren egoitzan eman duen hitzaldi luze batean, eta bere gobernuko sailburu eta goi kargudunen aurrean, lehendakariak, legegintzaldian zehar Gasteizko gobernuaren jarduera zuzenduko duten ildo estrategikoak azaldu ditu, lehendakariak datozen hilabeteotan sustatuko duen "herrialde ereduaren" oinarriak osatzen dituztenak.

Lehendakariak ziurtatu du, bere gobernuak "helburuak argi eta garbi dituela" eta helburu horietan ez dela jasotzen "nortasun eredu desberdin" batekin abertzaletasunaren nortasunaren aurka egiterik. "Nik nahi dudan Euskadi, herritar libreak dituen herri bat da, solidarioa, iraunkorra eta lehiakorra", azpimarratu du Lópezek. Halaber, iragarri du "XXI. mendeko euskal gizartearen" oinarriak jarri nahi dituela, herri honetako eragile politiko, sozial, ekonomiko eta gainerako kolektiboekin "etengabeko elkarrizketak izanez eta horietan ahalik eta adostasun handiena" bilatuz.

Itzulerarik gabeko aldaketa

Eman duen hitzaldian, ordu eta laurden baino gehiago iraun duena, lehendakariak, gobernuak datozen hilabeteotan sustatuko duen "herri ereduaren" oinarriak jarri ditu. Lópezek, gobernuak krisiari aurre egiteko lehenengo 8 hilabeteotan hartutako neurriak aipatu ditu, baina etorkizunean, krisitik "indarberrituta irteteko" eta "bidea prestatzeko, gero atzean ez geratzeko", etorkizunean hartuko diren neurri batzuk ere aurreratu ditu. "Garrantzitsuena gero nora joan nahi dugun jakitea da", nabarmendu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria