Berriak Osasuna

Osakidetzako profesionalek lanbide-garapena kobratzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute datorren ekainaren 27an

2022-06-22

318,4 milioi euro dira, 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietako aparteko deialdiei dagozkienak

 

Ostiral honetan, ekainaren 24an, EHAAn ebazpen bat argitaratuko da, eta, haren bidez, kobrantza eskatzeko eskakizun eta prozedurak ezarriko dira

 

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua: “bere garaian Osakidetzak hartu zuen konpromisoa betetzen ari gara”

 

 

Osakidetzak jarraitzen du lanbide-garapena ordaintzeko prozesuan urratsak ematen. Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak iragarri du datorren astelehenean, ekainaren 27an, eskakizunak betetzen dituztenek 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietako aparteko deialdiei dagokien lanbide-garapena kobratzeko eskatu ahal izateko epea zabalduko dela. Intraneten eta Osakidetzako web-orriaren bidez eskatu ahalko dute, eta epea uztailaren 22ra arte egongo da zabalik. Sailburuak esan du ordainketa “ahalik eta lasterren” egingo dela, eta, betiere, urtea amaitu aurretik.

 

Osasuneko Sailburuak esan du urrats hori Osakidetzak sindikatuekin adostutako akordioarekin duen konpromisoa betetzen ari delako beste erakusgarri bat dela. Gogorarazi du, era berean, oraindik Osakidetzako Zuzendaritzaren eta sindikatuen artean lanbide-garapeneko eredu berrirako prozedura diseinatzear dagoela, 2022koa deitu ahal izateko. Ziur nago, konpromisoa irmoa dela ikusita, bi aldeek akordioa beteko dela bermatuz eta osasun-zerbitzuen kudeaketa hobetzeko eta profesionalak motibatzeko jardungo dutela”, esan du Sailburuak.

 

URRATSAK

  • Ogasun Sailak 318,4 milioi euro bideratu zituen Osakidetzara, 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietako aparteko deialdiei dagokien lanbide-karrera ordaintzeko prozedura hasteko (maiatzaren 10a)

 

  • Ordainketa egiteko, aste honetan bertan, ostiralean, hilaren 24an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpena argitaratuko da; haren bidez, eskabidea egiteko eskakizunak eta prozedura ezartzen dira.

 

  • Datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 27tik aurrera, egongo da zabalik eskabidea egiteko epea. Intraneten bidez edo Osakidetzako web-orriaren bidez egin ahalko da. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 27an hasi eta 2022ko uztailaren 22an amaituko da.

 

  • Eskabideen epea itxi eta erreklamazio guztiak aztertu eta ebatzi ondoren, Osakidetzak nominan ordainduko du aparteko deialdi honi dagokion lanbide-garapena.

 

ESKAKIZUNAK

 

Honako eskakizun hauek ezartzen dira, deialdiak berak sartzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen badira:

 

  • Osakidetzan plaza jabetzan duten langile finkoek egiaztatu beharko dute Osakidetzan zerbitzuak benetan ematen dituztela, aitorpena lortu nahi den kategorian, zerbitzu aktiboan edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatik edo zerbitzu berezietan, gutxienez urtebetez, eskaera egiteko epea hasi aurreko azken 3 urteetan.

 

  • Osakidetzan plaza jabetzan ez duten langile finkoek egiaztatu beharko dute Osakidetzan zerbitzuak benetan ematen dituztela, aitorpena lortu nahi den kategorian, zerbitzu aktiboan edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatik edo zerbitzu berezietan, eskaera egiteko epea hasi aurreko 3 urteetan.

 

  • Osakidetzan lan-harreman finkorik ez duten langileek gutxienez hiru urte eman behar izan dituzte Osakidetzan lanean, deialdiko eskaera-epea hasi aurreko bost urteetan.
4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2022-06-23

    ¿Y qué pasa con 2022? ¿Saldrá una convocatoria ordinaria para su abono? ¿O habrá que esperar de nuevo por los siglos de los siglos amén?

  • 2022-06-23

    Si me encuentro en situacion de baja medica hay algun impedimento para solicitarlo?
    gracias

  • 2022-06-23

    Estoy jubilada recientemente por Osakidetza. Necesito saber cómo nos van a pagar estos atrasos de manera que cotizando a la Seguridad Social aumentará mi base reguladora del cálculo de mi pensión, el cuál pienso solicitar al INSS la rectificación.
    Puesto que corresponden a "atrasos", años 2019, 2020 y 2021, espero que en la nómina con la que nos vais a pagar ésta Carrera Profesional conste claramente que pertenece a esos años.
    La pérdida económica para los jubilados en la "paga" de su pensión por los años que no nos pagaron desde 2011 es un recorte tremendo.
    Espero que hagáis bien las cosas al menos con esta convocatoria...

  • 2022-06-23

    si eres personal fijo en una categoria pero estas cubriendo otra plaza de mayor categoria, desde cuando hay que contar el tiempo que llevas cubriendo esa plaza de mayor categoria para que puedas optar a pedir el desarrollo profesional en la de mayor categoria?

Ekitaldiko kargudunak