Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskal Diasporaren Artxiboa aberasten jarraitzera animatu du Marian Elorzak

2022-06-23
  • Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Iñaki Anasagastik eta Koldo San Sebastianek egindako dohaintzak jaso ditu Euskadiko Artxibo Historikoan

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak Euskal diasporaren Artxiboa aberasten jarraitzera animatu du, euskal migrazioak historian zehar izan duen errealitatea hobeto ezagutzeko. Eusko Jaurlaritzako arduraduna arduratu da Iñaki Anasagastik eta Koldo San Sebastianek funts horri egindako dohaintzak jasotzeaz. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan egin da, Bilbon, eta bertan parte hartu dute Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak eta Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendariak.

Iñaki Anasagastik eta Koldo San Sebastianek urteetan bildutako objektuak, dokumentazioa, bibliografia eta ikus-entzunezko materiala da, eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak eskerrak eman nahi izan dizkie haien dohaintza eskuzabal eta baliotsuengatik.

2018an sortu zenetik, Euskal Diasporaren Artxiboa aberastu egin da pertsonek, familiek eta elkarteek ekarritako materialekin, eta funts garrantzitsu bat eratu da. Funts horrek 9.537 sarrera ditu, 265 kutxatan gordeta. Kutxa horietan dokumentuak, bibliografiak eta objektuak daude, batez ere. Horiei 220 sarrerako ikus-entzunezko funts bat gehitu behar zaie, Euskal Etxeek eta partikularrek eman dituzten negatibo, argazki eta bideoak biltzen dituzten 6 kutxatan bilduak, baita pandemia garaian ere.

Marian Elorzak adierazi duenez, laster funtsen katalogoa partekatuko da sarean; ikus-entzunezko materiala digitalizatuko da, eta Artxiboaren digitalizazio osoan aurrera egingo da. Gainera, azaldu duenez, liburutegi espezializatu garrantzitsua eskuragarri dago dagoeneko eliburutegian, 1.800 liburutik gora dituena, eta Artxiboko ateak irekita daude ikertzaileentzat eta interesa duen edonoren kontsultetarako.

Bestalde, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendariak dohaintzak egiteko deia luzatu du, eta kanpaina bat iragarri du Artxibo hau ezagutarazteko eta gizartea sentsibilizatzeko: “objektu, gutun, aldizkari, dokumentu, argazki… bakoitzaren atzean historia handi bat egon daiteke, partekatuta eta testuinguruan kokaturik, euskal presentziaren kontakizun komun baten parte izan daitekeena, kasu honetan” -esan du.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2022-06-23

    Comentario de Twitter:
    📂 Euskal Diasporaren Artxiboa aberasten jarraitzera animatu du Marian Elorzak.
    📎 https://t.co/7lAKoPRMPB

    📂 Marian… https://t.co/370Om1xJcS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Anasagasti, Koldo San Sebastián